Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

110. zk., 2017ko ekainaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2921

IRAGARKIA, dopinaren aurkako kontrol-zerbitzua (laginak jasotzea edo probak egitea eta horiek laborategi homologatura bidaltzea) prozedura irekiz kontratatzeari buruzkoa.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espediente zenbakia: K-13/2017.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan adierazitakoa, baldintza teknikoen pleguan ezarritakoaren arabera.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko tokia: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea: 18 hilabete.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen-era: balorazioa egiteko irizpide bakarra, prezioa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Kontratu osoaren gehienezko aurrekontua, 97.650 eurokoa da.

5.– Bermeak.

Behin-behineko bermea: ez dago.

Behin betiko bermea: kontratuaren lizitazio-zenbatekoaren % 5.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1. Lakua «O» eraikina, 3. solairua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 95 07.

e) Web orria: www.contratacion.info

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: eskaintzak aurkezteko epea amaitu aurreko eguna.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: ez da eskatzen.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa edo profesionala: administrazio-klausula zehatzen agiriaren dagokion atalean adierazitakoaren arabera.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko ekainaren 29a, 12:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: bi gutun-azal aurkeztuko dira («A» eta «B»), berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitako edukiarekin.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Erregistroa.

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, 2. solairua.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: bi hilabete, eskaintza ekonomikoak irekitzen direnetik.

e) Aldaerak: ez da onartzen aldaera edo bestelako aukerarik.

9.– Eskaintzak irekitzea.

Gutun-azalak irekitzea. Formulak aplikatuz automatikoki baloratu daitezkeen esleipen-irizpideak.

a) Entitatea: Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, 2. solairua.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2017ko uztailaren 10a.

e) Ordua: 12:00etan.

10.– Bestelako argibideak.

Eskaintzak baloratzeko irizpideak lote bakoitzeko berariazko klausula administratiboen pleguko karatulan adierazita daude.

11.– Iragarki-gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.contratacion.info

Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 27a.

Zerbitzu zuzendaria,

CARMELO ARCELUS MÚGICA.


Azterketa dokumentala