Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

110. zk., 2017ko ekainaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
2911

HUTS-ZUZENKETA, honako dekretu honena: «12/2017 Dekretua, maiatzaren 18koa, Lehendakariarena, Eusko Jaurlaritzak eta udalek Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseiluan dituzten ordezkariak gaurkotzeko dena».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organoak aginduko du zuzenketa egiteko ere.

Era horretako hutsak aurkitu dira maiatzaren 18ko 12/2017 Dekretuaren testuan. Dekretu horren bidez, Eusko Jaurlaritzak eta udalek Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseiluan dituzten ordezkariak gaurkotu ziren. Dekretu hori 2017ko maiatzaren 31ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (102. zk.) argitaratu zen. Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Lehenengo artikuluan, 2017/2665 (2/1) orrialdean, honela dio:

«Enplegu eta Laneko sailburuordea.»

baina honela esan behar du:

«Enplegu eta Gazteriako sailburuordea.»

honela dio:

«Administrazio eta Lurralde Plangintzaren sailburuordea.»

baina honela esan behar du:

«Lurralde Plangintzaren sailburuordea.»

honela dio:

«Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea.»

baina honela esan behar du:

«Kulturako sailburuordea.»


Azterketa dokumentala