Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

110. zk., 2017ko ekainaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2907

EBAZPENA, 2017ko maiatzaren 25ekoa, Universidad del País Vassco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, unibertsitateko irakasle titular bat izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren lanpostu hori betetzeko lehiaketarako deialdia 2016ko azaroaren 16ko Ebazpenaren bidez egin zen (2016-12-05eko BOE eta 2016-11-28ko EHAA).

2016ko azaroaren 16ko Ebazpenaren bidez (2016-12-05eko EBO eta 2016-11-28ko EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiaren 9. oinarria), errektoreak ondoren zehazten den izendapena egitea erabaki du, Unibertsitateen abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 65. artikuluak emandako ahalmenez baliatuta (abenduaren 24ko BOE), bai eta lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:

Nora Unceta Zaballa andrea (NAN: 15397708J) unibertsitateko irakasle titular izendatzea; jakintza-arloa: «Kimika Analitikoa»; kodea: TUC8/1-D00171-19; saila: «Kimika Analitikoa»; ikastegia: «Farmazia Fakultatea»; hizkuntza-eskakizuna: elebiduna; arduraldia: osoa.

Izendatutako lehiakideak 20 egun balioduneko epea izango du, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, lanpostu horren jabe egiteko.

Leioa, 2017ko maiatzaren 25a.

Errektorea.
Delegazioz (errektorearen 2017ko urtarrilaren 25eko Ebazpena, 2017-02-03ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.


Azterketa dokumentala