Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

110. zk., 2017ko ekainaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2904

EBAZPENA, 2017ko maiatzaren 24koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, lehiakide bat Unibertsitateko Katedradun izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deia 2017ko otsailaren 17ko Ebazpenaren bidez egin zen (2017-02-27ko BOE eta 2017-03-07ko EHAA).

2017ko otsailaren 17ko Ebazpenaren bidez (2017-02-27ko BOE eta 2017-03-07ko EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 9. oinarria), errektoreak ondoren zehazten den izendapena egitea erabaki du, 6/2001 Lege Organikoko 65. artikuluak emandako ahalmenez baliatuta (abenduaren 21eko Legea, Unibertsitateena; abenduaren 24ko BOE), bai eta lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:

Ana Josefina Elías Sáenz andrea (NAN: 16521023P) Unibertsitateko katedradun izendatzea; jakintza arloa: «Ingeniaritza Kimikoa»; Kodea: CUC8/1-D00112-22; Saila: «Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza»; Ikastegia: «Bilboko Ingeniaritza Eskola»; Hizkuntza eskakizuna: ez-elebiduna; Arduraldia: osoa.

Izendatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, plaza horren jabe egiteko.

Leioa, 2017ko maiatzaren 24a.

Errektorea.
Eginkizunak eskuordetuta (Ebazpena, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, errektorearena, 2017-02-03ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.


Azterketa dokumentala