Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

97. zk., 2017ko maiatzaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
2570

IRAGARKIA, B-3/2017-S zehapen-prozeduran Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak egin duen ebazpena jakinarazteko dena.

Ez dakigu gaur egungo Jerome Ketchem Akiy (X-5432340-Q AIZ) jaunaren helbidea. Horregatik argitaratzen da iragarki hau, goian aipatutako ebazpena jakinarazteko.

Honen arabera, jakinarazten zaio zigor espedientean ebazpena egin dela arau hauste sanitario bat egiteagatik. Jarri zaion isunaren guztizko zenbatekoa 100 eurokoa da.

Legezko ohartarazpenak:

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osasuneko sailburuordearen aurrean. Gora jotzeko errekurtsoa aipatu den sailburuordearen aurrean egin daiteke, baita Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzaren aurrean ere, hilabete bateko epearen barruan, jakinarazpena egiten den egunaren biharamunean kontatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta hurrengo artikuluek araututakoarekin bat etorriz. Interesdunak espedientea ikusi ahal izango du Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Bilbon, Errekalde zumarkalean 39 A, 5. solairuan – Aholkularitza Juridikoa).

Era berean, interesdunari ohartarazten zaio ordainketa honako epe honetan egin beharko duela: ebazpenaren irmotasuna hilaren 1a eta 15aren bitartean gertatzen bada, irmotasun-datatik hurrengo hilabeteko 5a arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun balioduna arte. Ebazpenaren irmotasuna hilaren 16a eta azkeneko egunaren bitartean gertatzen bada, irmotasun-datatik hurrengo hilabeteko 20a arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun balioduna arte. Ebazpenak irmotasuna hartuko du, gorako errekurtsoa jartzeko hilabeteko epea halakorik jarri gabe igarotzen denean, edo, interesdunak gorako errekurtsorik jarriz gero, gorako errekurtsoa ezetsi egin delako berria jasotzen duenean –ezetsi egiten bada, behintzat.

Diru-sarrera ondorengo bankuan eta kontu korrontean egingo da, espedientearen zenbakia adieraziz:

Kutxa Bank - K/K zk.: IBAN ES85/2095/0611/0132/3906/8030 - Euskal Herriko Diruzaintza Nagusia.

Aipatutako borondatezko epean isunaren ordainketa egin ezean behatze bidez bilduko da, indarrean dauden xedapenen arabera, eta dagozkion gainordainekin.

Hori guztia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Bilbao, 2017ko maiatzaren 11.

Espedientearen idazkaria,

LEIRE BERGARA SAUTUA.

I. ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala