Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

97. zk., 2017ko maiatzaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2569

EDIKTUA, 2017ko maiatzaren 2koa, Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariarena, zeinaren bidez zenbait ebazpen jakinarazten baitira, dekretu hauetan bildutako diru-laguntzei dagozkionak: seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituen martxoaren 17ko 30/2015 Dekretua eta Lana eta Familia Bateragarri egiteko diru-laguntzak arautzen dituen martxoaren 17ko 31/2015 Dekretua.

Ezinezkoa izan da aipatutako ebazpenak banan-banan jakinaraztea. Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da, honako hauetan xedatutakoa betetzeko: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikulua –Sektore publikoa arrazionalizatzeari eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu zuen 30/1992 Legea– eta arlo honetan aplikatzekoak diren gainerako xedapen bateragarriak. Ediktu hau argitaratzen da, hortaz, interesdunak jakitun egon daitezen eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Horretarako, honako honen bidez, interesdunei jakinarazten zaie eskuragarri dutela aipatu espedienteetan emandako ebazpenen testu osoa, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren egoitzan (Kale Nagusia 85, 48011 Bilbao).

Ebazpen horiek ez diote amaiera ematen administrazio-bideari, eta beraien aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Politiketako sailburuordeari, hilabeteko epean, ediktu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkaria Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 2a.

Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria,

ERNESTO SAINZ LANCHARES.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala