Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

97. zk., 2017ko maiatzaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2568

IRAGARKIA, 2017ko maiatzaren 16koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegiturak Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baitira honako jarduketak: Ermuko eta Mallabiko udal-mugarteetan, 714. euskarritik «Mallabia-Mallabia 1. ztoa» eta 612. euskarritik «Mallabia-Ipar ingurabideko 4. ztoa» 13,2kVko aireko linea elektrikoak airez lotzea, eta 200404760 zk.ko «Ibergarai» eta 200409950 zk.ko «Artamendi» TZetara doazen adarrak moldatzea.

Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan (2002-12-23ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan (2000-12-27ko BOE) zehaztutako ondorioetarako, eta lege-testu hauetan xedatutakoarekin bat: testu horretako azken xedapenetatik lehenengoa; Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legearen Erregelamenduaren 17. artikulua; Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikulua (2013-12-27ko BOE); Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpena (2011-05-31ko EHAA); jendaurrean jartzen da dagoen instalazioan egin den jarduera, zeinetarako eskabidea Iberdrola Distribucion Electrica, SAUk egin baitu.

Erref: L-7976 y L-7948 GHI/TLE

Esp: 48-AT-H-2017-000022

– Kokalekua: Ermuko eta Mallabiko udal-mugarteetan.

– Aurrekontua: 62.286,32 €.

– Xedea: energia elektrikoaren kalitatea eta horniduraren segurtasuna hobetzea.

Jardueraren ezaugarri nagusiak:

«Mallabia-Mallabia 1. ztoa» eta «Mallabia-Ipar ingurabideko 4. ztoa» aireko lineak lotzea eta bi hauetatik «Ibergarai» eta «Artamendi» TZetetara doazen adarrak moldatzea. Horretarako, altzairuzko saretez egindako hamar euskarri berri jarriko dira eta eroale elektriko berria (100-AL1/17ST1A eta 47-AL1/8ST1A) eraikiko da.

Onura publikoaren deklarazioa eskatzen da.

Argitara ematen da hori guztia jendeak horren berri izan dezan, bereziki lursailen jabeek eta jarduerak ukitutako gainerako titularrek, zeinek dokumentazioa aztertu ahalko baitute sail honen Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Concha Jeneralaren kalea 23, 5. solairua, Bilbao), edo dagokion udalean. Iragarki honen amaieran dago jasota interesdunen zerrenda. Bidezko iritzitako alegazioak – bi kopia – dagokion ordezkaritzan aurkeztu beharko dira, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Bilbao, 2017ko maiatzaren 16a.

Lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZALEZ BERRUETE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala