Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

97. zk., 2017ko maiatzaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2563

EDIKTUA, 238/2016 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), 238/2016 prozedura arrunta bideratu da, diru-zenbateko bat erreklamatzeko, Pio Baroja kaleko 3.eko jabekideen erkidegoak eskatuta, Euskonor Montajes, S.L.ren aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

29/2017 EPAIA

Epailea: Susana Leston Piñero andrea.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamazazpiko otsailaren bia.

Alderdi demandatzailea: Pio Baroja kaleko 3. zenbakiko jabekideen erkidegoa.

Abokatua: Jose Miguel Peleteiro Montes.

Prokuradorea: Juan Carlos Ruiz Gutierrez.

Alderdi demandatua: Euskonor Montajes, S.L.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren xedea: kalte-ordainak eskatzea edo agindutako obra ondo egiteko betebeharra.

EPAITZA

Osorik baiesten dut Juan Carlos Ruiz epaitegietako eta Barakaldoko Pio Baroja kaleko 3.eko jabekideen erkidegoko prokuradoreak jarritako demanda, Euskonor Montajes S.L.ren aurka.

1.– Euskonor Montajes, S.L. kondenatzen dut 21.524,57 euro gehi legezko interesak ordaintzera.

2.– Kostuak Euskonor Montajes, S.L.ri ezartzen zaizkio.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, egin ezean, ez da errekurtsoa izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan (4690.0000.02.0238.16). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Euskonor Montajes, S.L. demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko, eman eta sinatzen dut ediktu hau, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta hamazazpiko martxoaren hogeita lauan.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala