Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

97. zk., 2017ko maiatzaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
2562

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruz bideratutako 2413/2016 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Gipuzkoako Probintzia Auzitegia - Bigarren Sekzioa.

Errekurtsoa: 2413/2016 apelazio-errekurtsoa.

Errekurtsogilea: Eder Daniel Grueso Cuero.

Abokatua: Silvia Garcia Baglietto.

Prokuradorea: Maria Antonia de La Fuente Valdezate.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Errekurtso horretan epaia eman da 2017ko martxoaren 3an; haren idazpuruak eta epaitzak honako hau diote, hitzez hitz:

63/2017 EPAIA

Magistratu jaun-andreak:

Yolanda Domeño Nieto.

Felipe Peñalba Otaduy.

Ana Maria Moreno Galindo.

Donostian, bi mila eta hamazazpiko martxoaren hiruan.

Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko Bigarren Sekzioak –goian aipatzen diren jaun-andreek osatuak– ikusi ditu Eibarko Lehen Auzialdiko Epaitegiko ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko 183/2015 prozedurako auto zibilak, demandatzaile Eder Daniel Grueso Cuero jaunak eskatuta –María Antonia de la Fuente Valdezate prokuradoreak ordezkaturik eta Silvia García Baglietto abokatuak defendaturik– auzi-ihesean den Maria Rosario Ayosa Vera demandatuaren aurka; hori guztia 2016ko uztailaren 26an epaitegi horrek emandako epaiaren aurka jarritako apelazio-errekurtsoa dela-eta.

Aurkaratutako epaiarekin lotura duten aurrekariak funtsean adierazitakotzat jo eta onartzen dira.

EPAITZA

Ezesten dut Eibarko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko epaileak 183/2015 prozeduran 2016ko uztailaren 26an emandako epaiaren aurka, Eder Daniel Grueso Cuero jaunaren ordezkaritzak jarritako apelazio-errekurtsoa, eta beraz, epaia baiesten dut; gora-jotze honen kostuak ez dizkiot ezartzen auzilarietako ezeini.

Ebazpen honen kontra, kasazio-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, hogei eguneko epean, sala honetan, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 477. artikuluan jasotako kasuetan. Aurkeztu ahal izango da, orobat, arau-hauste prozesalarengatiko ezohiko errekurtsoa, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 469. artikuluan jasotako kasuetan, baina kasazio-errekurtsoa aurkeztu gabe aurkeztu ahal izango da, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 477. artikuluaren 1. eta 2. puntuetan aipatutako ebazpenen kontra, kasazioan errekurritu baitaitezke.

Eta epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatu dugu.

Maria Rosario Ayosa Vera demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2017ko martxoaren 31.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala