Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

97. zk., 2017ko maiatzaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
2561

EBAZPENA, 2017ko maiatzaren 8koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, 2016ko apirilaren 4ko Ebazpena aldatzen duena; haren bidez, garapen bidean dauden itsasoko energia-teknologia berriztagarriak erakusteko eta balioztatzeko inbertsioen aldeko laguntzen 2016. urteko deialdia argitaratu zen (2016-04-15eko EHAA).

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden akatsak edo omisioak, testuinguruak lagunduta ulertzen ez badira eta haiek aldatzeak dokumentuaren edukia edo zentzua benetan edo itxuraz aldatzea badakar, gaizki ulertuak saihesteari begira zuzentzea komeni da, eta Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, testua argitaratzeko eskatu duen organoaren eskariz.

Era horretako hutsak aurkitu dira Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2016ko apirilaren 4ko Ebazpenaren testuan (2016ko apirilaren 15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 71. zk.). Ebazpen horren bidez, garapen bidean dauden itsasoko energia-teknologia berriztagarriak erakusteko eta balioztatzeko inbertsioen aldeko laguntzen 2016. urteko deialdia argitaratu zen. Beraz, dagokion zuzenketa egin behar da hemen.

Aipatutako laguntzen programa arautzen duten Oinarrien 1.5 atalean, 2016/1579 (27/4) orrialdean, honela dio:

1.5.– Laguntzen deialdi hau Eskualde Garapenerako Europako Funtsaz (FEDER) kofinantzatuta dago. Horrenbestez, laguntza horiek bete beharko dute Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2013ko abenduaren 17an onartutako 1303/2013 zk.ko Erregelamenduak (EB) dioena. Zehazki, Estatuko eta Europar Batasuneko legeria beteko dute, kontrolaren, erantzukizunaren, zigor erregimenaren eta ez-betetzeen arlokoa; baita informazioarena eta komunikazioarena ere.

Baina honela esan behar du:

1.5.– Laguntzak Europar Batasunaren Eskualde Garapenerako Europako Funtsak kofinantzatzen ditu (diruz laguntzen den zenbatekoaren % 50 izango da FEDERen ekarpena). Horregatik, laguntzek beteko dute 2013ko abenduaren 17ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1303/2013 Erregelamenduak (EB) dioena, eta FEDERen kofinantziazioaren ondoriozko betebeharrak, gutxienez, hauexek dira:

• Laguntza Euskal Autonomia Erkidegoko 2014-2020 FEDER programa operatiboaren barruan kofinantzatuko da; alderdi horren publizitatea egin beharko da, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2013ko abenduaren 17an onartutako 1303/2013 Erregelamenduak (EB) 115. artikuluaren 3. atalean eta XII. eranskinaren 2.2 atalean jasotakoaren arabera. Alde horretatik, diruz lagundutako jardueren inguruko informazio eta komunikazio neurri guztietan aipatu behar da FEDERen bidez Europar Batasunaren kofinantziazioa izan dela, eta hala egingo da zabalkundea egiteko euskarri edo material guztietan; baita Europar Batasunaren aipamena eta ikurra agerrarazi ere. Gainera, eragiketa egiten den bitartean, haren deskribapen txiki bat egingo da dagokion Interneteko webgunean, eta han, Europar Batasunaren laguntza ekonomikoa nabarmentzearekin batera, gutxienez proiektuari buruzko kartel bat jarriko da, A3 gutxieneko tamainakoa. Kartel horretan, jendeak erraz eta nabarmen ikusteko moduko aipamena egingo da Europar Batasunaren aldetik jasotako diru laguntzaz.

• Finantzaketari, administrazioari eta ekintzen garapenaren jarraipenari buruzko informazioa artxibatzea, harik eta 3 urte igaro arte eragiketaren gastuak barne hartzen dituzten kontuak aurkeztu eta ondorengo abenduaren 31tik aurrera. Gainera, agintari eskudunen esku jarri beharko da, hala eskatzen badute (1303/2013 Erregelamenduaren 125.4 d eta 140.1 artikuluak).

• Kofinantziatutako jarduerez kontabilitate bereizia edukitzea, edo erraz identifikatzen diren kode espezifikoekin bereiztea (1303/2013 Erregelamenduaren (EB) 125.4.b artikulua).

• FEDER laguntza onartuz gero, onartu egingo da eragiketen zerrenda publikoan sartzea, 1303/2013 Erregelamenduaren 115. artikuluaren 2. atalean eta XII. eranskinean jasotakoan, hain zuen ere.

• Iruzurraren kontrako neurri eraginkor eta proportzionalak aplikatzen laguntzea eta dagokion kudeaketa arloan gauzatzea; finantzaketa bikoitzik ez izatea, dokumenturik ez faltsutzea eta abar, eta arriskuak ekar ditzaketen egoerak detektatzeko informazioa ematea. Neurri horiek ekar ditzakete iruzurren arriskuei aurre egiteko prozedurak berrikustea, eta, iruzurra egiteko arriskua handitzat hartzen bada, diru laguntza eskaerari ezezkoa ematea edo emandakoa itzularaztea gerta liteke (1303/2013 Erregelamenduaren 125.4.c artikulua).

Bilbao, 2017ko maiatzaren 8a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.


Azterketa dokumentala