Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

97. zk., 2017ko maiatzaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2556

EBAZPENA, 2017ko maiatzaren 2koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez baimentzen baita BTA «Elvillar» linearen eta Viana BTA «Oeste» linearen arteko lotura egiteko 13,2 kV-ko aireko linea elektrikoa instalatzea Oyón-Oion eta Moreda Araba (Araba) udalerrietan, onartzen baita exekuzio-proiektua eta deklaratzen baita instalazioa onura publikokoa dela.

Erreferentzia: AT-H-2016-11(18221).

AURREKARIAK

1.– 2016ko azaroaren 17an, Iberdrola Distribución Eléctrica, SAUk (helbidea: Biasterirako errepidea 91-93, Logroño) administrazio-baimena eskatu zuen, hain zuzen ere, Oyón-Oion eta Moreda Araba (Araba) udalerrietan dagoen BTA «Elvillar» linearen eta Viana BTA «Oeste» linearen arteko lotura egiteko 13,2 kV-ko aireko linea elektrikoaren exekuzio-proiektua onartzeko eta onura publikokoa zela deklaratzeko.

2.– Jendaurrean erakusgai jarri dira, hilabetez, delako proiektua eta eskatzailearen arabera desjabetu beharreko ondasun eta eskubideen banan-banako zerrenda. Hala egin da, honako xedapen hauetan ezarritakoari jarraikiz: abenduaren 3ko 282/2002 Dekretua (2002ko abenduaren 23ko EHAA), honako instalazio hauek eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio-baimenak lortzeko prozedurak arautzen dituena, bai eta kontsumitzaileak konektatzeko hartuneak, zuzeneko lineak eta instalazioak ere; Sektore Elektrikoaren abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikulua (2013ko abenduaren 27ko BOE); 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 17.2 eta 52. artikuluak (1954ko abenduaren 17ko BOE) eta 1957ko apirilaren 26ko haren Erregelamenduaren 56. artikulua (1957ko ekainaren 20ko BOE).

3.– Informazioa jendaurrean jartzeko izapidea betetzeko, iragarkia hauetan eman da argitara: Moreda Arabako Udalaren iragarki-taulan 2016ko abenduaren 7tik 2017ko urtarrilaren 5era; Oyón-Oiongo Udalean 2016ko abenduaren 5etik 2017ko urtarrilaren 9ra, biak barne; 2016ko abenduaren 23ko ALHAO; 2016ko abenduaren 16ko EHAA eta 2016ko abenduaren 5eko «Diario Noticias de Álava» egunkaria.

4.–Informazioa jendaurrean jartzearekin batera, dagokion separata bidali die sail honek honako hauei: Moreda Arabako Udala, zeinek 2016ko abenduaren 28an bere alegazioak aurkeztu baitzituen; Oyón-Oiongo Udala, zeinek ez baitu alegaziorik aurkeztu; Arabako Foru Aldundia, zeinek alegazioak aurkeztu baitzituen 2017ko urtarrilaren 2an; URA-Uraren Euskal agentzia 2016ko abenduaren 1ean, zeinek bere alegazioak aurkeztu baitzituen 2017ko urtarrilaren 11n, eta Valdepaderna Ureztatzaile Erkidegoa, zeinek ez baitu alegaziorik aurkeztu.

5.– Bestalde, honako hauen alegazioak jaso dira: Mariano Garnica Crespo, 2017ko urtarrilaren 4an; Diego Fernández San Juan eta Noelia Martínez de Laño Toledo, 2017ko urtarrilaren 26an; Oscar H. García de Jalón, Rumen M. García de Jalón eta Maria del Mar García de Jalón, 2017ko urtarrilaren 3an, eta Labrazako Administrazio Batzordea, 2017ko otsailaren 14an.

6.– Alegazio guztiak eskatzaileari bidali zitzaizkion, eta eskatzaileak hauen alegazioak onartu ditu: Diego Fernández San Juan eta Noelia Martínez de Laño Toledo; Oscar H. García de Jalón, Rumen M. García de Jalón eta Maria del Mar García de Jalón; Moreda Arabako Udala eta Labrazako Administrazio Batzordea; aldaketak eta jasota geratu dira aurkeztutako proiektuaren eranskinean, 2017ko apirilaren 24an.

OINARRI JURIDIKOAK

1.– Espedienteak arauzko izapide hauek bete ditu: 24/2013 Legea, azaroaren 26koa, Sektore Elektrikoari buruzkoa; 1955/2000 Errege Dekretua, abenduaren 1ekoa, Energia elektrikoko instalazioen garraioko, banaketako, merkaturatzeko eta hornidurako jarduerak eta baimentze-prozedurak arautzen dituena; Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legea, 1957ko apirilaren 26koa; 282/2002 Dekretua, abenduaren 3koa, Eusko Jaurlaritzarena.

2.– Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariak, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuan ematen zaizkion ahalmenez baliatuz (2017-04-21eko EHAA), honako hau

EBAZTEN DU:

1.– Iberdrola Distribución Eléctrica, SAUri instalazioa baimentzea, eta BTA «Elvillar» linearen eta Viana BTA «Oeste» linearen arteko lotura egiteko 13,2 kV-ko aireko linea elektrikoaren exekuzio-proiektua eta hura aldatzeko eranskina onartzea; hauek dira ezaugarri nagusiak:

Aireko linea elektriko berria:

Luzera: 5.259 m.

Eroale-mota: 100/Al1/17-ST1A.

Zenbat euskarri: 40.

Biasteri BTA «Elvillar» izena duen eta jadanik badagoen 13.2 kV-ko linearen 500 m berriz ezartzea 370 eta 372 euskarrien artean (erref. 14.720), eta 371 euskarria ordezkatzea, zeina linea berriaren jatorria baita.

2.– Aipatutako instalazioa onura publikokoa dela direla deklaratzea.

Ebazpen hau aipatutako 282/2002 Dekretuan ezarritakoarekin eta baldintza orokor hauekin bat eman da:

1) Onartutako proiektuarekin eta haren eranskinarekin, eta eskatu eta baimentzen diren aldaketekin bat egin beharko dute obrek.

2) Martxan jartzeko epea hiru urtekoa izango da, ebazpen honen egunetik aurrera.

3) Behin betiko errekonozimendurako eta martxan jartzeko akta egiteko, lanak amaitu direla jakinarazi beharko dio Arabako Lurralde Ordezkaritzari instalazioen titularrak.

4) Ebazpen hau eman dugu udalek eta probintziek eman beharreko lizentzia eta baimenei eta obrak egiteko beharrezkoak diren gainerakoei ezer kendu gabe eta horietatik aparte, eta eskatzaileak beharrezkoak izango ditu horiek ere. Halaber, baimen hau hirugarren batzuek izan ditzaketen eskubideak eragotzi gabe eta jabetza-eskubidea salbu utzita ematen da.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Industria Sailburuordetzari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, hala ezarritako baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 2a.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

AITOR PATXI OREGI BAZTARRIKA.


Azterketa dokumentala