Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

97. zk., 2017ko maiatzaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2555

EBAZPENA, 2017ko apirilaren 20koa, Garraio Plangintzaren zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko errepideko garraioaren sektoreko elkarte profesional eta enpresarialei laguntzak emateko deialdia egiten duen Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2016ko maiatzaren 26ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunen zerrenda.

Diru-laguntzak emateko jardunean errespetatu behar den publikotasun-printzipioa betetzeko, 2016ko maiatzaren 26ko Aginduak 9.3 artikuluan xedatzen duenez, diru-laguntza guztiak emandakoan, onuradunen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.

Hortaz, aurreko lerroaldean zehaztutakoaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Argitara ematea Euskal Autonomia Erkidegoko errepideko garraioaren sektoreko elkarte profesional eta enpresarialei laguntzak emateko deialdia egiten duen Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2016ko maiatzaren 26ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunen zerrenda, Garraio Plangintzaren zuzendariak bere eskumenak erabiliz eman dituen ebazpenen arabera. Onuradunen zerrenda ebazpen honekin batera doa, eranskin gisa.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 20a.

Garraio Plangintzaren zuzendaria,

JANIRE BIJUESCA BEDIALAUNETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala