Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

97. zk., 2017ko maiatzaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
2553

55/2017 EBAZPENA, maiatzaren 12koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Gobernu Kontseiluak hartutako erabaki hau argitaratzea xedatzen duena: Erabakia, zeinaren bidez onartzen baita Sektoreko Mahaiaren Erabakia Lanbideri atxikitako lanpostu hutsei buruz, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren Erakunde Autonomoetako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko lehiaketa orokorreko deialdiari dagokionez.

Gobernu Kontseiluak, 2017ko maiatzaren 9an egindako bilkuran, erabaki hau hartu zuen: Erabakia, zeinaren bidez onartzen baita Sektoreko Mahaiaren Erabakia Lanbideri atxikitako lanpostu hutsei buruz, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren Erakunde Autonomoetako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko lehiaketa orokorreko deialdiari dagokionez; eta horri beharrezko zabalkundea emateko, honako hau,

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea honako erabaki hau Erabakia, zeinaren bidez onartzen baita Sektoreko Mahaiaren Erabakia Lanbideri atxikitako lanpostu hutsei buruz, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren Erakunde Autonomoetako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko lehiaketa orokorreko deialdiari dagokionez. Eranskinean jaso da.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 12a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JUAN ANTONIO ARIETA-ARAUNABEÑA IBARZABAL.

JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAK MAIATZAREN 12AN EMANDAKO 55/2017 EBAZPENAREN ERANSKINA

Gobernu Kontseiluaren Erabakia, 2017ko maiatzaren 9koa, zeinaren bidez onartzen baita Sektoreko Mahaiaren Erabakia Lanbideri atxikitako lanpostu hutsei buruz, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren Erakunde Autonomoetako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko lehiaketa orokorreko deialdiari dagokionez.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Negoziazioko Sektore-mahaian, hauxe eztabaidatu da: kontuan hartzea Lanbide erakunde autonomoari atxikitako orientatzaileen lanpostu hutsak, Euskal Autonomia Erkidegoko eta haren erakunde autonomoetako Administrazio Orokorreko karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko lehiaketa orokorreko deialdiari begira.

Akordioa sinatu zen 2017ko martxoaren 13an, sektoreko mahaian ordezkatuta dauden sindikatu guztien aldeko botoarekin.

Akordioa baliozkoa eta eraginkorra izan dadin administrazio publikoetako gobernu-organoek onetsi behar dute espresuki eta formalki, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuan aurreikusitakoak bete daitezen. Alde horretatik, Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 5.1.e) artikuluak xedatzen du Eusko Jaurlaritzari dagokiola funtzionarioen lan-baldintzei buruzko negoziazioetan lortutako akordioei balioa eta eraginkortasuna ematea.

Horregatik guztiagatik, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak aztertu eta onartu ondoren, Erabaki hau hartu dut

ERABAKIA

«Onartzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Negoziazioko Sektore-mahaiaren erabakia Lanbideri atxikitako lanpostu hutsei buruz, Euskal Autonomia Erkidegoko eta haren erakunde autonomoetako Administrazio Orokorreko karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko lehiaketa orokorreko deialdiari dagokionez. Eranskinean dago jasota».

ERABAKIAREN ERANSKINA

Sektoreko Mahaietan egon diren negoziazioak ikusita, orientatzaile lanpostuaren espezifikotasuna dela-eta, lanpostu berria baita, eta erabaki hau hartu zen egunean Orientatzaile Eskalarik ez dagoenez, ez dira sartuko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko 2017rako aurreikusitako lehiaketa orokorraren deialdian, Orientatzaile lanpostuaren (512150 kodea) eta Enpleguko eta enplegurako prestakuntzako teknikari lanpostuen dotazio hutsak; zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko funtzionarioen Sektoreko Mahaiaren eta lan kontratuko langileen Sektoreko Mahaiaren aurreakordioa, 2015eko irailaren 30ekoa, aplikatuta beteta dauden dotazioak (512150 kodea eta 77, 78, 82, 91, 97, 98, 117, 128, 146, 168, 169, 171, 176 eta 177 dotazioak); haren bidez arautzen dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoko langileen alderdi espezifikoak, eta lanpostu horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen Dekretua aldatzen duen irailaren 8ko 166/2015 Dekretuaren bidez sortu ziren.


Azterketa dokumentala