Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

97. zk., 2017ko maiatzaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
2547

AGINDUA, 2017ko apirilaren 12koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailean behin-behineko langile bat izendatzeko dena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28. artikuluan ezarritako ahalmenez baliatuta, Funtzio Publikoko Zuzendaritzak eman duen txostenarekin bat etorriz, eta horretarako aurrekontu-kreditua dagoenez, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Asunta de la Herrán Unceta Barrenechea andrea izendatzea Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Analisiko eta Arau Garapeneko aholkulari (kodea: 5308; dotazioa: 1.a; maila: sailburuordea).

Bigarrena.– Aholkularitzako lanpostu baten berezko zereginak bete beharko ditu, bai eta atxikita dagoen arloko zeregin espezifikoak ere.

Hirugarrena.– Interesdunak eskubidea izango du, horretarako legez eskatutako baldintzak betetzen baditu, honako artikulu hauetan bildutako aurreikuspen guztiak edo haietako zenbait aplika dakizkion: Goi-kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1998 Legearen 3.1, 5.1 edo 5.2 artikuluak.

Laugarrena.– Izendapen honek 2017ko maiatzaren 1etik aurrera izango ditu ondorio ekonomikoak eta administratiboak.

Halaber, agindu honen bidez ezartzen den zerbitzu-harremana berez azkenduko da, izendapena egin duen organoko titularrak kargua uzten duenean. Dena den, izendapena edozein momentutan indargabetu ahal izango da.

Bosgarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 12a.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua,

JOSÉ ALFREDO RETORTILLO PANIAGUA.


Azterketa dokumentala