Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

96. zk., 2017ko maiatzaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKO TRENBIDEAK SAU
2546

IRAGARKIA, zeinaren bidez iragartzen baita Euskotrenen Bizkaiko eta Gipuzkoako autobusen mantenimendurako pneumatikoak hornitu eta konpontzea kontratatzeko lehiaketa publikoa.

1.– Erakunde kontratatzailea.

a) Kontratazio organoa: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A.U. Sozietate Publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen Saila: Erosketa eta Kontratazio Saila.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: pneumatikoak hornitu eta konpontzea.

b) Burutzapen/entrega tokia: Euskadi.

c) Burutzapen epea: hiru urte, beste urtebete luzatzeko aukerarekin.

d) Loteak: bai, 2.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: lote bakoitzerako, lizitaziorako urteko gehiengo zenbatekoa (BEZa eta Erabiltzen ez diren pneumatikoak kanpo), honako hau da:

a) 1. lotea (Bizkaia): 75.000,00 euro.

b) 2. lotea (Gipuzkoa): 115.000,00 euro.

Kontratu bien guztizko balio balioetsia, ustezko luzapena eta handitzeak barne, 912.000,00 euro dira (BEZa eta Erabiltzen ez diren pneumatikoak kanpo).

5.– Bermeak: baldintza pleguen arabera.

6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzeko.

a) Parte hartzeko eskariak helbide elektroniko honetara bideratu beharko dira: contratacion@euskotren.eus

b) Dokumentazioa eskuratzeko azken eguna: 2017ko maiatzaren 31, eguerdiko 12:00ak.

7.– Kontratistaren betekizun bereziak: baldintzen pleguen araberakoak.

8.– Eskaintzen edo parte hartzeko eskarien aurkezpena.

a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko uztailaren 5a, eguerdiko 12:00ak.

b) Aurkezteko lekua: Euskotren. Erosketa eta Kontratazio Saila. Atxuri 6, 48006 Bilbao.

c) Enpresa lizitatzaileak bere eskaintzari eutsi behar dion epea: 3 hilabete.

9.– Bestelako informazioak: baldintzen pleguetan adierazten direnak.

10.– Iragarkiaren gastuak: iragarki honen gastuak, lehiaketaren esleipena lortzen duen enpresak ordainduko ditu, esleitutako zenbatekoen proportzioan.

Bilbao, 2017ko maiatzaren 10a.

Zuzendari nagusia,

MANUEL LEZA OLAIZOLA.


Azterketa dokumentala