Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

96. zk., 2017ko maiatzaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2538

IRAGARKIA, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuarena, «Goierri-Urola Garaiko ESIko Etxez Etxeko Ospitaleratze Zerbitzurako 6 ibilgailu eta mantentze-zerbitzurako furgoneta bat alokatzea» xede duen espedientearen lizitazio-prozedura irekiari buruzkoa.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua, Osasun Sailari atxikitako ente publikoa. Goierri-Urola Garaiko ESI, Argixao z/g, 20700 Zumarraga (Gipuzkoa).

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Goierri-Urola Garaiko ESI – Kontratazio Zerbitzua.

c) Espediente-zenbakia: G/120/20/1/1051/O361/0000/052017.

2.– Kontratuaren helburua.

a) Kontratu mota: hornidurak.

b) Helburuaren deskribapena: Goierri-Urola Garaiko ESIko Etxez Etxeko Ospitaleratze Zerbitzurako 6 ibilgailu eta mantentze-zerbitzurako furgoneta bat alokatzea.

c) Loteak eta kopurua: ez.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapidetzea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: 199.920,00 euro (BEZa kanpo). Kontratuaren balio zenbatetsia: 199.920,00 euro (BEZa kanpo).

5.– Behin-behineko bermea: ez.

6.– Agiriak eta argibideak: Goierri-Urola Garaiko ESI, Argixao z/g, 20700 Zumarraga (Gipuzkoa).

7.– Kontratistaren berariazko betekizunak.

a) Sailkapena: ez.

b) Bestelako kaudimen ekonomiko eta finantzarioak eta kaudimen tekniko eta profesionalak: ikusi oinarriak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko ekainaren 8a, 14:00etan.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula partikularren pleguan eskatzen direnak.

c) Aurkezteko lekua: ikusi 1.a puntua.

d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabete, proposamen ekonomikoak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak onartzea: ez.

9.– Eskaintzak baloratzeko irizpideak administrazio-klausula partikularren pleguko karatulan ezarritakoaren arabera.

a) Formuletan oinarritutako irizpideak:

– Prezioa: 50 puntu.

– Ordezteko erantzun-denbora: 5 puntu.

– Gainditzearen/falta izatearen ondoriozko prezioa kilometroko: 5 puntu.

b) Balio-judizioetan oinarritutako irizpideak:

– Ezaugarri teknikoak: 40 puntu.

10.– Eskaintzak irekitzea.

a) Eskaintzak irekitzea, balio-judizioa egiteari lotutako irizpideei dagokienez: Erakundea: Goierri-Urola Garaiko ESI; helbidea: Argixao z/g, 20700 Zumarraga (Gipuzkoa); eguna: 2017ko ekainaren 15a, 10:00etan.

b) Eskaintza ekonomikoa irekitzea: Erakundea: Goierri-Urola Garaiko ESI; helbidea: Argixao z/g, 20700 Zumarraga (Gipuzkoa); eguna: 2017ko uztailaren 7a, 10:00etan.

11.– Bestelako argibideak.

12.– Iragarki-gastuak: esleipendunak ordainduko ditu (466,14 euro).

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.osakidetza.euskadi.net

Zumarraga, 2017ko maiatzaren 10a.

Ordezko lehendakaria,

ANA CALVO AGUIRRE.


Azterketa dokumentala