Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

96. zk., 2017ko maiatzaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2527

EBAZPENA, 2017ko maiatzaren 4koa, Gizarte Politiketako sailburuordearena, kide anitzeko zenbait organotako kideak eta idazkaria izendatzen dituena. Organo horiek egingo dute abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuak araututako laguntzei buruzko ebazpen-proposamena. Laguntza horiek Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko dira.

Abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuaren bitartez (2012ko abenduaren 18ko EHAA, 244. zk.), zerbitzu sozialen arloan irabazte-asmorik gabeko erakundeek burututako jarduerak eta, oro har, esku-hartze soziala finantzatzeko laguntzak arautzen dira, betiere Euskal Autonomia Erkidegoan.

Aipatutako dekretuaren 13. artikuluak diru-laguntzak emateko edo ukatzeko proposamena egingo duen kide anitzeko organoaren osaera arautzen du, eta aurreikusitako diru-laguntza lerro bakoitzari dagokion kide anitzeko organoaren osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela xedatzen du.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2017ko martxoaren 1eko Aginduaren bidez (2017ko apirilaren 17ko EHAA, 54. zk.), 2017.urteari dagokionez, abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuan aurreikusi diru-laguntza lerroetarako diru-laguntzen deialdia egin da.

Adierazitakoarekin bat, ondokoa

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2017. urteari dagokionez, pertsona, familia, talde eta komunitateetan egin beharreko esku-hartze sozialeko jardueretarako diru-laguntzen gaineko ebazpen-proposamena egiteko ardura duen kide anitzeko organoko kideak eta idazkaria izendatzea; beherago zehazten dira. Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2017ko martxoaren 1eko Aginduaren II. kapituluan arautzen dira aipatu diru-laguntzak.

Kideak:

Emilio Sola Ballojera jauna, Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria, kide anitzeko organoko buru jardungo duena.

Ernesto Sainz Lanchares jauna, Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria.

Bokalak:

Lidia Prieto Espejo andrea, Gizarte Zerbitzuetako teknikaria.

Ane Gorostiza Fernández andrea, Gizarte Zerbitzuetako teknikaria.

Ignacio Ruiz Fernández jauna, Familia Politikako eta Aniztasuneko teknikaria.

Idazkaria:

Itxaso Goikoetxea Etxebarria andrea, Gizarte Zerbitzuetako teknikaria, hitz egiteko eskubidearekin baina botorik gabe jardungo duena.

Bigarrena.– 2017. urteari dagokionez, esku-hartze sozialean, elkarteen partaidetza eta borondatezko ekintzak sendotzeko jardueretarako diru-laguntzen gaineko ebazpen-proposamena egiteko ardura duen kide anitzeko organoko kideak eta idazkaria izendatzea; beherago zehazten dira. Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2017ko martxoaren 1eko Aginduaren III. kapituluan arautzen dira aipatu diru-laguntzak.

Kideak:

Emilio Sola Ballojera jauna, Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria, kide anitzeko organoaren buru jardungo dueña.

Ernesto Sainz Lanchares jauna, Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria.

Mari Jose Berciano Pérez andrea, Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritzako teknikaria.

Eva García Solana andrea, Familia Politikako eta Aniztasuneko teknikaria.

Idazkaria:

Itxaso Goikoetxea Etxebarria andrea, Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritzako teknikaria, hitz egiteko eskubidearekin baina botorik gabe jardungo duena.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, herritar orok ezagutu dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 4a.

Gizarte Politiketako sailburuordea,

LIDE AMILIBIA BERGARETXE.


Azterketa dokumentala