Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

96. zk., 2017ko maiatzaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
2525

AGINDUA, 2017ko maiatzaren 10ekoa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Organismo Autonomoen Berdintasunerako Batzorde Iraunkorreko kideak izendatzen dira.

Eusko Jaurlaritzaren otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzkoak, eta martxoaren 27ko 3/2007 Lege Organikoak, emakumeen eta gizonen berdintasun eraginkorrari buruzkoak, enpresek eta Administrazio Publikoek beren antolakuntzan berdintasuna sustatzeari begirako neurriak garatzeko esparrua irudikatzen dute.

Bestalde, 250 langiletik gora dituzten enpresetan/administrazioetan berdintasunerako planak egingo direla zehazten du 3/2007 Lege Organikoaren 46. artikuluak, berdintasun-arloko xedeak, estrategiak eta praktikak finkatze aldera.

EAEko Administrazioaren eta horren organismo autonomoen zerbitzura lan egiten duten funtzionarioen lan-baldintzak erregulatzen dituen akordioa onartzen duen martxoaren 9ko 83/2010 Dekretuaren 73. artikuluak eta EAEko Administrazioan lan-kontratua dutenen kolektiboarentzako Hitzarmen Kolektiboaren 83. artikuluak ezartzen dutenez, Berdintasunerako Plana egin behar da EAEko Administrazio Orokorraren eremuan, Berdintasunerako Legearen 46. artikuluan ezarritako baldintzetan, hitzarmen hori indarrean egon bitartean.

2016ko ekainaren 30ean, Administrazio Orokorraren eta Organismo Autonomoen Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako I. Planaren testua hitzartu zen negoziazio-mahaietan, eta 2016ko urriaren 19an argitaratu zen EHAAn, Gobernu Kontseiluak onartu ondoren.

Bestalde, apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuak, Gobernantza eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duenak, 2.2.k) artikuluan atxikitzen dio sail horri Berdintasunerako Batzorde Iraunkorra. Administrazio Orokorraren eta Organismo Autonomoen Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako I. Planaren 6. atalean aurreikusi zen batzorde hori eratzea.

Edonola ere, kontuan hartu behar da administrazio horretako langileen tratu- eta aukera-berdintasunaren printzipioa ezartzeko behar diren jardueren multzoa zehazteaz eta baliozkotzeaz arduratu behar dela Berdintasunerako Batzorde Iraunkorra, unean-unean indarrean dagoen berdintasunerako planean xedatutako neurriekin bat eginez. Berdintasunerako Batzorde Iraunkorra kide anitzekoa da, parekidea, teknikoa erabat, eta irauteko asmoa dauka.

Horregatik guztiarengatik, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Administrazio Orokorraren eta horren Organismo Autonomoen Berdintasunerako Batzorde Iraunkorra eratuko duten kideak izendatzea, modu honetan:

Administrazioa ordezkatzeko:

Presidente titularra: Izaskun Urien Azpitarte andrea.

Presidentearen ordezkoa: Juan María Barasorda Goicoechea jauna.

Batzordekide titularrak:

– Mikel Gorriti Bontigui jauna.

– M.ª Inés Álvarez Vázquez andrea.

– Oro Ochoa de Eribe Landa andrea.

Ordezko Batzordekideak:

– Nerea Eguiluz Aizpurua andrea.

– Ismael Gorostiza Fernández Villarán jauna.

– Oihana Artetxe Arostegi andrea.

Idazkaritza:

– Carmen Miralles Jorda andrea.

Langileak ordezkatzeko:

Batzordekide titularrak:

– Asunción Gómez Castro andrea.

– Izaskun Fernández Otegi andrea.

– Rosalía Hernández Sanchez andrea.

– Pilar Olivas Hernández andrea.

Ordezko Batzordekideak:

– Ainhoa Mendizábal Bañales andrea.

– Unai Uriarte López jauna.

– Amaya Arbulu San Pedro andrea.

– Ana Cira Pérez San José andrea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek ondorioak izango ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 10a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala