Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

96. zk., 2017ko maiatzaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2520

EBAZPENA, 2017ko maiatzaren 9koa, Universidad de País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen errektorearena, zeinaren bidez argitaratzen baita Ion Lizuain Lilly jaunak gainditu egin duela 2016ko azaroaren 16ko Ebazpenak (2016ko azaroaren 25eko EHAA) dei egindako hautapen prozesua, «Matematika Aplikatua» jakintza arloan irakasle agregatuaren plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Ion Lizuain Lilly jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zk.: 35778769S. Kodea: AGC8L1 – D00066-9. Jakintza arloa: «Matematika Aplikatua». Saila: Matematika Aplikatua. Ikastegia: Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola. Hizkuntz eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Kalkulua» eta «Oinarri Matematikoak I».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2017ko maiatzaren 9a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, errektorearena, 2017-02-03ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.


Azterketa dokumentala