Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

90. zk., 2017ko maiatzaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2392

AGINDUA, 2017ko apirilaren 12koa, Hezkuntzako sailburuarena, Tolosan (Gipuzkoa) dagoen «Hirukide Jesuitinak» Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren izen espezifikoa aldatzeko baimena emateko dena.

Tolosan (Gipuzkoa) dagoen «Hirukide Jesuitinak» Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren izen espezifikoa aldatzeko baimena eskatuz ikastetxearen erakunde titularraren legezko ordezkariak abiarazitako espedientea aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek hartu dira kontuan: 8/1985 Lege Organikoa (uztailaren 4ko BOE), uztailaren 3koa, Heziketarako eskubidea arautzen duena; otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak (martxoaren 12ko BOE) aldatzen duen apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE), eta gai horretan aplikatu beharreko indarreko araudia. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– «Hirukide Jesuitinak» Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren izen espezifikoa aldatzeko baimena ematen da: aurrerantzean «Herrikide Jesuitinak» Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua izango du izena. Ikastetxe horren titularra «Congregación Hijas de Jesús» erakundea da, Gipuzkoan dago, Tolosako udalerriko San Frantzisko ibiltokiko 12. zenbakian, eta 20005087 kode-zenbakia du.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Agindu honek 2017-2018 ikasturtetik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 12a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala