Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

90. zk., 2017ko maiatzaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2390

EBAZPENA, 2017ko apirilaren 25ekoa, Industriako sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baita 2017ko ekitaldirako diru-laguntzak emateko deialdia, euskal enpresak atzerrian sustatzeko eta ezartzeko jardueretan laguntzeko Kanpo Ezarpenetarako Gauzatu Programa arautzen duen Aginduak ezarritakoarekin bat etorriz.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko apirilaren 6ko Aginduak euskal enpresak atzerrian sustatzeko eta ezartzeko jardueretan laguntzeko Kanpo Ezarpenetarako Gauzatu Programa arautzen du (2016ko maiatzaren 9ko EHAA, 86. zk.).

Aipatutako aginduaren 10. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, han iragarritako diru-laguntzak emateko 2017ko ekitaldirako deialdia egin behar da, eta horretarako eman beharreko arau guztiak eman.

Horiek horrela,

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Helburua.

1.– Ebazpen honen helburua da euskal enpresak atzerrian sustatzeko eta ezartzeko jardueretan laguntzeko Kanpo Ezarpenetarako Gauzatu Programa arautzeko Aginduan xedatutako laguntzen –aurrerakin itzulgarrien– deialdia egitea 2017ko ekitaldirako.

2.– Laguntza horiek jaso ahal izateko, eskabidea aurkeztu baino lehen eginda izan beharko dira hauek: enpresa berrien eraketa, lehendik direnetan partaidetzak eskuratzea, eta zabalkuntzak.

Era berean, eskabidea zein deialditan aurkezten den, harexetan hasi beharko dira diruz lagunduko diren inbertsioak; edonola ere, eskabidea aurkeztu ondoren.

3.– Xede horretarako, 5.000.000,00 euroko gehieneko zenbatekoa bideratuko da, eta 2017ko Aurrekontu Orokorretan horretarako esleituriko kredituen kargura finantzatuko da.

2. artikulua.– Baldintzak.

1.– Entitate eskatzaileek, euskal enpresak atzerrian sustatzeko eta ezartzeko jardueretan laguntzeko Kanpo Ezarpenetarako Gauzatu Programa arautu zuen Aginduan aurreikusitako laguntzak eskuratu ahal izateko, aginduaren 3. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.

2.– Deialditik kanpo geratuko dira euskal enpresak atzerrian sustatzeko eta ezartzeko jardueretan laguntzeko Kanpo Ezarpenetarako Gauzatu Programa arautzen duen Aginduaren 4. artikuluko entitateak.

3. artikulua.– Eskabideak.

1.– Euskal enpresak atzerrian sustatzeko eta ezartzeko jardueretan laguntzeko Kanpo Ezarpenetarako Gauzatu Programa arautzen duen Aginduak arautzen dituen eskabideak, errekerimenduak, jakinarazpenak eta gainontzeko gestioak bide elektronikotik egin beharko dira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

2.– Eskabideak, erantzukizunezko deklarazioak eta gainontzeko ereduak bide elektronikotik nola izapidetu, ebazpen honen eranskinean zehazten da; eta horiek Interneteko www.euskadi.eus helbide elektronikotik bideratuko dira.

4. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, 09:00etan; amaitu, berriz, 2017ko ekainaren 22ko 12:00etan amaituko da.

XEDAPEN GEHIGARRIA

13. artikuluko (Eskabideak aztertzea) Balorazio Batzordea honela osatuta egongo da:

Lehendakaria: Nazioartekotzeko zuzendaria, Ainhoa Ordarzabal Izaguirre.

Kontseilukideak:

– SPRI taldeko nazioartekotzeko zuzendaria, Miren Madinabeitia.

– SPRI taldeko Enpresa Garapenerako Ataleko zuzendaria, Iñaki Tellechea.

– SPRI taldeko Ekintzailetza eta Garapen Ekonomikoko arduraduna, Imanol Cuétara.

– Industria Sailburuordetzako teknikoa, Iker Arruabarrena Fernandez.

– Industria Sailburuordetzako teknikoa, idazkaritza-lanak egingo dituena, Gonzalo Martínez Martínez.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Deialdi-ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 25a.

Industriako sailburuordea,

JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala