Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

85. zk., 2017ko maiatzaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2279

IRAGARKIA, alegazio-tramite epearen hasiera jakinarazten duena, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko azaroaren 25eko Aginduaren aurka jarritako aukerako berraztertzeko errekurtsoan. Agindu horren bidez, Oiartzungo (Gipuzkoa) Yurrita edo Ihurrita errota Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Nagusian inskribatu zen, Kultura-ondasun gisa eta monumentu-kategoriarekin.

Ezinezkoa izan da Antonio Goikoetxea Berrondori espedientean azaltzen den helbidean jakinaraztea izenburuan adierazitako prozeduraren alegazio-tramite epearen hasiera. Horrenbestez, iragarki hau argitaratzen dugu, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko (30/1992 Legea, azaroaren 26koa).

Hori guztia argitara ematen dugu jakinarazpen ondorioetarako eta interesdunak horren berri izan dezan. Bidez batez, honako hau ohartarazten diogu:

Iragarki hau argitaratu eta biharamunetik, 10 egun balioduneko epea du espedientea ikusteko, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Zerbitzu Zuzendaritzan (Helbidea: Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz, Lakua I eraikina, 2. solairua).

Horren berri ematen dizut Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 58. artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 20a.

Zerbitzu zuzendaria,

CARMELO ARCELUS MÚGICA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala