Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

85. zk., 2017ko maiatzaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
2267

EDIKTUA, espetxe-zaintzako 1586/2017 espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxe Zaintzako Epaitegiko epaile magistratua naizen aldetik, honako hau

jakinarazten dut: nire kargupeko epaitegi honetan, 1586/2017 zenbakiko espedientea bideratu da Langraiz Okako espetxean barneratu izandako Manuel Fernandez Migueli baldintzapeko askatasuna errebokatzeko; Manuel Fernandez Miguel Santanderren jaio zen 1968-07-15ean, Joseren eta Carmenen semea da, haren NAN 30658819A da, eta azken helbidea Gudari kalea 6, 1.D, Basauri, Bizkaia izan arren, gaur egun ez dakigu non den; espediente horretan 2017-03-03an eman da epaia eta hau da: «Manuel Fernandez Miguel barneratuari kausa hauetan emandako baldintzapeko askatasuna errebokatzea:

- Bilboko Zigor arloko 7 zenbakiko Epaitegiaren 510/2010 zenbakiko betearazpena.

- Santanderreko Zigor arloko 1 zenbakiko Epaitegiaren 43/2014 zenbakiko betearazpena.

- Bilboko Zigor arloko 7 zenbakiko Epaitegiaren 1669/2014 zenbakiko betearazpena.

- Santanderreko Zigor arloko 2 zenbakiko Epaitegiaren 371/2014 zenbakiko betearazpena.

- Bilboko Instrukzioko 6 zenbakiko Epaitegiaaren 72/2014 zenbakiko betearazpena.

- Bilboko Zigor arloko 7 zenbakiko Epaitegiaren 1965/2015 zenbakiko betearazpena, egun honetatik aurrerako ondorioekin; espetxera itzuli behar du».

Igor bekio jakinarazpena Basauriko espetxeko zuzendariari.

Igor bekio ziurtagiria Basauriko espetxeko Gizarte Lanetako Sailaren arduradunari.

Igor bitez ofizioa eta agindua Ertzaintzaren polizia-etxera, atxilotu eta espetxera dezaten.

Jakinaraz bekie ebazpen hau Fiskalatzari eta baldintzapeko askatuari, haren kopia amanda, eta ohartarazi ebazpen honen aurka erreforma-errekurtsoa jar dezakeela hiru eguneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, eta, subsidiarioki, apelazio errekurtsoa ere bai, edo apelazio-errekurtso zuzena, bost eguneko epean.

Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxe Zaintzako Epaitegiko magistratua naizen aldetik, hau agindu, sinatu eta fede ematen dut.»

Manuel Fernandez Miguel baldintzapean askatua non dagoen ez dakigunez, jakinarazpen gisa balio dezan, agindutakoa betetzeko, ediktu hau egin dut Bilbon (Bizkaia) bi mila eta hamazazpiko apirilaren hiruan; halaber, jakinarazten diot honen aurkako erreforma-errekurtsoa aurkez dezakeela, ediktu hau jakinarazi eta hiru eguneko epean.

MAGISTRATUA.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala