Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

85. zk., 2017ko maiatzaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EIBARKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2266

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 298/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 298/2016 hitzezko judizioa.

Alderdi demandatzailea: Oscar Aldazabal Lacuesta.

Alderdi demandatua: Youness El Messari eta Mohammed Mguessas.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan ebazpena eman da, eta hau dio:

EPAITZA

Partez baiesten dut Luis Echaniz Aizpuru prokuradoreak, Óscar Aldazábal Lacuestaren izenean eta ordez, aurkeztu duen demanda, Youness El Messari eta Mohammed Mguessasen aurkakoa. Horrenbestez, azken horiek kondenatzen ditut 931,27 euro gehi demanda aurkeztu zenetik sortutako legezko interesak ordaintzera.

Alderdi bakoitzak berak sortutako kostuak ordainduko ditu, eta komunak erdibana ordainduko dituzte, ebazpen honetan demanda partez onartu baita.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Eibar (Gipuzkoa), 2017ko martxoaren 31.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala