Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

85. zk., 2017ko maiatzaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2259

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 650/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 650/2016 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Lucero Gonzalez Sobrino.

Abokatua: Gerardo Ariztimuño Quintanilla.

Prokuradorea: Jose Felix Basterrechea Aldana.

Demandatua: Athmane Id Baich.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2017-03-28an. Hona hemen epaitza:

Baiesten dut Basterrechea Aldana prokuradoreak Lucero González Sobrino-ren izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, Athmane Id Baich-en aurkakoa. Hori dela-eta, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera: 2.513,19 euro; Kode Zibilaren 1101. eta 1108. artikuluetan ezarritako interesak, demanda jarri zen egunetik ebazpen honen egunera arte sortutakoak, eta ebazpen honen egunetik guztia ordaintzen den arte sortzen diren interesak, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 576. artikuluan zehazten direnak. Halaber, kostuak ordaindu beharko ditu demandatuak.

Athmane Id Baich demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2017ko martxoaren 29a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala