Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

85. zk., 2017ko maiatzaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
2258

EDIKTUA, 11/2017 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Bosgarren Sekzioa.

Errekurtsoa: hitzezko judizioaren 11/2017 apelazioa.

Alderdi apelatzailea: Eva Maria Montero Lopez.

Apelatuak: Maria Lourdes Gonzalez Fontao eta Vanesa Montero Lopez.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatutako errekurtsoan, ebazpena eman da, eta honelaxe dio hitzez hitz:

AUTOA

Auzitegia.

Presidentea:

M.ª Elisabeth Huerta Sanchez.

Magistratuak:

Leonor Cuenca García.

Magdalena García Larragan.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamazazpiko martxoaren hogeita zortzia.

Elisabeth Huerta Sanchez izan da txostengilea.

Erants bekio dagokion erroiluari Astobieta Valle prokuradoreak aurkeztutako idazkia.

AURREKARIAK

Bakarra.– Eva Maria Montero Lópezen ordezkaritzak 2017ko martxoaren 17an eman zen 92/2017 epaian egindako huts materiala zuzentzeko eskatu du, 2017ko martxoaren 24an aurkeztutako idazkian jasotakoaren arabera.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK:

Bakarra.– Hala da, huts aritmetiko bat egin da 92/2017 epaiaren hirugarren oinarri juridikoko azken paragrafoan eta xedapenetan; izan ere, 4510 eta 550 euroren arteko aldea ez da 4960 eurokoa oinarri juridiko horretan eta xedapenetan jasota dagoen bezala, 3960 eurokoa baizik; beraz, BJLOren 267. artikuluan eta PZLko 214. artikuluan ezarritakoaren arabera, bidezkoa da huts hori zuzentzea.

XEDAPENAK

Salak hau erabaki du:

2017ko martxoaren 17ko 92/2017 epaiaren hirugarren oinarri juridikoan eta xedapenetan egindako hutsak zuzentzea, adierazita 3960 eurokoa dela demandatuek demandatzaileari modu solidarioan ordaindu behar dioten zenbatekoa.

Sar bedi ebazpen hau epaien liburuan, eta bidal bedi lekukotza auto nagusietara.

Aurkaratzeko modua: auto honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu. Jatorrizko ebazpenaren aurka, ostera, hori jakinaraztean zehaztutako errekurtsoak jar daitezke (BJLO, 214.4 art.).

Aurreko idatzi-zatian aipatzen diren errekurtsoak aurkezteko epeak, hala badagokio, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera hasiko dira (BJLO, 267.9 artikulua).

Hala erabaki eta sinatu dute epaileek. Fede ematen dut.

Vanesa Montero Lopez apelatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bilbao (Bizkaia), 2017ko martxoaren 30a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala