Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

85. zk., 2017ko maiatzaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2257

AGINDUA, 2017ko apirilaren 26koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita ofizioz aldatzea 2016ko apirilaren 27ko Aginduaren 17. eta 18. artikuluetan aurreikusitako itunak; agindu hori 2016-2017 ikasturterako ituntzeko unitateak zehazteari buruzkoa da.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko apirilaren 27ko Aginduaren bidez, deialdia egin zen 2016-2017 eta 2021-2022 bitarteko ikasturteetarako hezkuntza-itunak berritzeko eta berriak izenpetzeko, eta 2016-2017 ikasturtean itundu beharreko taldeak zehazteko.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko irailaren 28ko Aginduaren bidez ebatzi zen 2016-2017 eta 2021-2022 bitarteko ikasturteetarako hezkuntza-itunak berritzea eta berriak izenpetzea, baita 2016-2017 ikasturterako itundu beharreko unitateak zehaztea ere irakaskuntza hauetarako: Haur Hezkuntzako 2. zikloa, Lehen Hezkuntza, DBH, Hezkuntza Berezia (ikasgela egonkorrak eta zereginen ikaskuntza), Batxilergoa, Oinarrizko Lanbide Heziketa, Erdi Mailako Heziketa Zikloak eta Goi Mailako Heziketa Zikloak.

Hezkuntzako sailburuaren 2017ko otsailaren 10eko Aginduak hasiera eman zion 2016-2017 ikasturterako ituntzeko unitateak zehazteari buruzko 2016ko apirilaren 27ko Aginduaren 17. eta 18. artikuluetan aurreikusitako itunak ofizioz aldatzeari.

Ofiziozko aldaketa horrek eragiten dien itunpeko ikastetxe pribatuak azterturik, hau

EBAZTEN DUT:

Aldatzea agindu honen eranskinean zehazten diren ikastetxe itunpeko ikastetxe pribatuen 2016-2017 ikasturteko itunak.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke EAEko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 26a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala