Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

84. zk., 2017ko maiatzaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2245

IRAGARKIA, 2017ko apirilaren 7koa, Garraio Azpiegituren zuzendariaren martxoaren 7ko Ebazpena jakinarazteko dena. Horren bidez, hasiera ematen zaio: Armintzako portuan, Urki Segundo (7.ª-BI-113-97) izeneko itsasontziaren titularraren, hau da, Sabino Ibargaray Leguinaren aurka, portu-jabari publikoa uztarazteko administrazio-espedieneteari.

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

1.– Ebazpen horren testu osoa eskuratu ahal izango da Garraio Azpiegituren Zuzendaritzan, Lakua I, 7. solairua (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

2.– Estatuko Portuei eta Nabigazio Zibilari buruzko Legearen Testu Bateginaren, Irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuak onartutakoaren, 98.2.a) artikuluak hamar (10) eguneko epea zabaltzen du, ebazpen hau jaso eta hurrengo egunetik aurrera, egokiak irizten diezun alegazioak egin ditzazun; eta, egoki bada, dagozkion dokumentu eta justifikazioak ere aurkez ditzazun.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpen balioa izango du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 7a.

Garraio Azpiegituren zuzendaria,

MIKEL GURUTZEAGA ZUBILLAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala