Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

80. zk., 2017ko apirilaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2139

EBAZPENA, 2017ko apirilaren 6koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gerentziarena, Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalaren lanpostuen zerrendetan egindako aldaketak argitaratzeko dena.

Gerentziaren 2014ko martxoaren 6ko Ebazpenaren bidez argitaratu egin ziren unibertsitate honetako administrazio eta zerbitzuetako pertsonal funtzionario eta laboralaren lanpostuen zerrendak eta behin-behineko pertsonalarentzat gordetako lanpostuen zerrenda (2014ko martxoaren 18ko EHAA).

Inoiz indarrean egon diren lanpostuen zerrenda guztietan aldaketak egin behar dira etengabe, indarreko prozedurekin bat etorrita tramitatu eta aldeko erabakiaz burutu diren aldaketak jasoko badira bertan, hau guztiau Euskal Funtzio Publikoaren 6/1989 legearen 16. artikuluan aurreikusten dena bete dadin.

Adierazitakoa kontuan hartuta, Gerentzia honek, Gobernu Kontseiluak 2017ko apirilaren 6an egin zen bileran gaia aztertu eta aldaketak onartu ondoren, eta Errektorearen 17.01.25eko Ebazpenaz emandako ahalmenez baliatuz, ondokoa,

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko administrazio eta zerbitzuetako pertsonalaren lanpostuen zerrendei egindako aldaketak, erabaki honen eranskinean jasota daudenak, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuak izan daitezela xedatzea.

Bigarrena.– Aldaketa hauek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen diren egunean hasiko dira ondorioak sortzen (salbu F437 eta F66 lanpostuen aldaketak, 2017ko ekainaren 13an eta 30ean, hurrenez hurren, hasiko baitira ondorioak sortzen, eta E35 lanpostuarena, apirilaren 29an hasiko baita ondorioak sortzen). Aldaketon aurka interesatuek aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango dute Gobernu Kontseiluaren aurrean, hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean, Euskal Herriko Justizi Auzitegi Gorenean, bi hilabeteko epean, erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Leioa, 2017ko apirilaren 6a.

Gerentea,

MIREN LOREA BILBAO ARTETXE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala