Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

80. zk., 2017ko apirilaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2138

EBAZPENA, 2017ko apirilaren 5ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, hezkuntza-administrazioaren mendeko ikastetxeak dituzten udal jabetzako eraikinetan obrak egiteko gastuen finantzaketa argitara ematen duena, Hezkuntzako sailburuaren 2016ko abenduaren 12ko Agindua betez (Udalaguntza-2016) aplikatuta.

Ikusita 2016ko abenduaren 12ko Agindua, Hezkuntzako sailburuarena, hezkuntza-administrazioaren mendeko ikastetxeak dituzten udal jabetzako eraikinetan obrak egiteko gastuen finantzaketa arautzen duena.

Kontuan izanik aurkeztutako eskabideak, ebaluatutako txostenak, lehentasun-irizpideak, eta Balioespen Batzordeak, deialdiko bederatzigarren artikuluaz bat eratuak, aurkeztutako ebazpen proposamena, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hezkuntza-administrazioaren mendeko ikastetxeek funtzionatzen duten udal-jabetzako eraikinetan obrak egiteko gastuen finantzaketa onartzea udalei, ebazpen honen I. eranskinean aipatutako zenbatekoen arabera.

Bigarrena.– Udalek, finantzaketarako hautaturiko ikastetxeen titular izaki, esleitutako kopurua jasoko dute, 2016ko abenduaren 12ko Aginduko 13. artikuluari jarraituz.

Hirugarrena.– II. eta III. eranskinetan zehaztutako udalen eta ikastetxeen eskaerak ezestea.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, bitarteko elektronikoz, «Nire kudeaketak» atalaren bidez. Horretarako epea hilabete da, Administrazio elektronikorako plataforma teknologikoan (Platea) jakinarazitako ebazpena argitaratzen den egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 5a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala