Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

80. zk., 2017ko apirilaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2136

EBAZPENA, 2017ko apirilaren 7koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, mahastia berregituratu eta birmoldatzeko laguntzei dagozkien konpentsazioen –errenta-galeraren ondoriozkoen– zenbatekoak espezifikatu eta ezagutzera ematen dituena, 2017ko kanpainarako eta Euskal Autonomia Erkidegoko jatorrizko deitura bakoitzerako.

Abenduaren 9ko 227/2014 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoan mahastizaintza eta ardogintzaren sektorea laguntzeko Europako Erkidegoak emandako neurriak garatu eta aplikatzeko araudia garatzen du.

Dekretuaren IV. kapituluan, mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko planentzako laguntzak arautzen dira. Eta 32. artikuluan, mahastia berregituratu eta birmoldatzeko planean parte hartzen duten pertsonak konpentsatzeko laguntza bat ezartzen da, plan hori aplikatzeak eragindako diru-sarreren galerak konpentsatzeko. Konpentsazioa berregituratu edo birmoldatutako lursaila kokatuta dagoen lurralde historikoko kalitatezko ardoaren eremuan azken hiru kanpainetan mahatsak izan duen batez besteko balioaren % 25ekoa izango da.

Foru-aldundiek edo jatorrizko deituren kontseilu arautzaileek emandako datuetan oinarriturik Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak prestatutako txostenak aztertu dira, eta, abenduaren 9ko 227/2014 Dekretuko 32.3 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, ebazpen honen bidez espezifikatu eta ezagutzera ematen dira mahastia berregituratu eta birmoldatzeko laguntzei dagozkien konpentsazioen –errenta-galeraren ondoriozkoen– zenbatekoak, 2017ko kanpainarako eta Euskal Autonomia Erkidegoko jatorri-deitura bakoitzerako direnak.

Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2017ko kanpainarako eta Euskal Autonomia Erkidegoko jatorrizko deitura bakoitzerako, mahastia berregituratu eta birmoldatzeko laguntzei dagozkien konpentsazioen –errenta-galeraren ondoriozkoen– zenbatekoak honako hauek izango dira:

– Errioxa JDK: 1.513,36 euro/ha.

– Arabako txakolina/Txakolí de Álava/Chacolí de Álava JD: 2.256,75 euro/ha.

– Getariko Txakolina/Txakoli de Getaria/Chacolí de Getaria JD: 3.954,17 euro/ha.

– Bizkaiko Txakolina/Txakoli de Bizkaia/Chacolí de Bizkaia JD: 4.441,67 euro/ha.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratzen den egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 7a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

IKERNE ZULUAGA ZAMALLOA.


Azterketa dokumentala