Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

80. zk., 2017ko apirilaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2131

IRAGARKIA, Donostialdea Erakunde Sanitario Integratuan, Neonatologiako Unitatean (Haurrentzako Ospitalea - Kudeaketa Klinikoko Unitatea) gainbegiralearen lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdiari dagokiona.

Donostialdea Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerenteak Donostialdea Erakunde Sanitario Integratuko Neonatologiako Unitatean (Haurrentzako Ospitalea - Kudeaketa Klinikoko Unitatea) gainbegiralearen lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdia egin du. Deialdiaren oinarriak eta lanpostuaren profila ondoko helbidean argitaratuta daude: www.osakidetza.euskadi.net

Eskabideak deialdiaren oinarrietan jasotakoaren arabera aurkeztu beharko dira, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren, bertan adierazten den epean.

Donostia, 2017ko martxoaren 9a.

Donostialdea ESIko zuzendari gerentea.
P:D. (1052/2015 Ebazpena, 2015eko irailaren 3koa).

Ekonomia eta Finantzetako zuzendaria,

ARANTXA RETES SARATXAGA.


Azterketa dokumentala