Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

80. zk., 2017ko apirilaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2116

544/2017 EBAZPENA, apirilaren 3koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari mediko lanpostua bete dezan, Jesús Manuel Suárez Romay jauna izendatzeko dena.

Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari mediko lanpostua betetzeko deialdia aztertu da; deialdi hori Zuzendaritza Nagusi honen otsailaren 28ko 376/2017 Ebazpenaren bitartez egin zen, eta 2017ko martxoaren 16ko EHAAn argitaratu (53. zenbakia).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagai bakarrak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, baita bere baldintza profesionalak baloratu ere, curriculum vitaen jasotako merezimenduen arabera.

Aurkeztutako agiriak aztertuta, ikusi da Jesús Manuel Suárez Romay jauna deialdiko lanposturako egokia dela eta bertan jarduteko behar bezalako trebakuntza duela.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Jesús Manuel Suárez Romay jauna Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari mediko izendatzea.

Bigarrena.– Izendapen honek 2017ko apirilaren 24tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 3a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.


Azterketa dokumentala