Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

80. zk., 2017ko apirilaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2114

538/2017 EBAZPENA, martxoaren 31koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Kalitateko zuzendariorde lanpostu bete dsezan, María Teresa Bacigalupe Artacho izedatzeko dena.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Kalitateko zuzendariorde lanpostua betetzeko deialdia 2017ko martxoaren 22ko EHAAn argitaratu zen (57. zenbakia), Zuzendaritza Nagusi honen martxoaren 7ko 401/2017 Ebazpenaren bitartez.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagai bakarrak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak baloratu ere, curriculum vitaen jasotako merezimenduen araberae.

Aurkeztutako agiriak aztertuta, ikusi da María Teresa Bacigalupe Artacho andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– María Teresa Bacigalupe Artacho andrea izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko kaliteko zuzendariorde.

Bigarrena.– Izendapen honek 2017ko apirilaren 7tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 31.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.


Azterketa dokumentala