Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2017ko apirilaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2067

EDIKTUA, 826/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Donostia-San Sebastiango Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 826/2016 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Bosal Madrid, S.L.

Abokatua.

Prokuradorea: Matilde Odriozola Alcantara.

Demandatua: Recambios Gros, S.L.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2017-03-16an. Hona hemen epaitza:

Recambios Gros, S.L.ren aurka, Bosal Madrid, S.L.ren izenean eta ordez Odriozila prokuradoreak aurkeztutako demanda baiesten dut; eta erabakitzen dut ezen demandatuak auzi-jartzaileari honako hauek pagatu behar dizkiola: ordaindu gabeko fakturak direla-eta tronkoari doazkion 1.594,62 euro, ordainduriko banku-komisioak direla-eta 214,90 euro, eta PZLb-ko 576. artikuluan zehaztu interesak, epaia eman denetik ordainketa guztiz egin artekoak. Beraz, demandatua obligatua da zenbateko horiek ordaintzera, prozesuko kostuak ordaindu beharra ere berari ezartzen zaiolarik.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Justizia Administrazioaren letradua naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Donostian, bi mila eta hamazazpiko martxoaren hamaseian.

Recambios Gros, S.L. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2017ko martxoaren 21a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala