Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2017ko apirilaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

HEZKUNTZA SAILA
2062

EBAZPENA, 2017ko apirilaren 11koa, Langileriaren Kudeaketako zuzendariarena, ondoko ebazpen hau aldatzen duena: «Ebazpena, 2017ko martxoaren 16koa, Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariarena, zeinaren bidez aldatzen baita Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko abuztuaren 27ko Aginduaren III. eranskina "Titulazioen eta espezialitateen taula"»; agindu horren bidez onartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko herri-ikastetxeetan egon daitezkeen aldi baterako irakasleen beharrak estaltzeko hautagaien zerrenda kudeatzeko araudia.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak xedatzen duenez, aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak edo omisioak, baldin eta nabarmenak ez badira eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, maila bereko xedapen bitartez konponduko dira.

2017ko martxoaren 16ko Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saileko Langileak kudeatzeko zuzendariaren Ebazpenaren bidez aldatzen da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko abuztuaren 27ko Aginduaren III. eranskina «Titulazioen eta espezialitateen taula»; agindu horren bidez onartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko herri-ikastetxeetan egon daitezkeen aldi baterako irakasleen beharrak estaltzeko hautagaien zerrenda kudeatzeko araudia. Ebazpena 2017ko apirilaren 4an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (66. zk). Ebazpen horretan hutsa gertatu denez, dagokion zuzenketa egiten da ondoren:

II. eranskinean, euskaraz eta gaztelaniazko bertsioetan, 2017/1783 (12/8) orrialdean, honako pasarte hau kendu behar da:

«– Sukaldaritza eta Pastelgintza (1552)

Titulu hau baztertzen da:

Goi-mailako teknikaria edo baliokidea:

Sukaldaritzako Zuzendaritza».

Ebazpen honek ez dio administrazio-bideari amaiera ematen, eta, beraz, ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordeari hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 11.

Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,

KONRADO MUGERTZA URKIDI.


Azterketa dokumentala