Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

77. zk., 2017ko apirilaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
2052

EBAZPENA, 2017ko martxoaren 31koa, Lan eta Justizia Saileko Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez agintzen baita Sindicato Independiente Vasco de Enseñanza / Euskal Sindikatu Irakaskuntzarako Eskukoa (SIVE-ESIE) elkartearen estatutuak aldatzeko dokumentazioa eta estatutuak gordailutu daitezen, eta horren berri ematen baita.

Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeko bulego publikoan espediente bat ireki da, Sindicato Independiente Vasco de Enseñanza / Euskal Sindikatu Irakaskuntzarako Eskukoa (SIVE-ESIE) elkartearen estatutuak aldatzeko dokumentazioa gordailutzeari buruz. Delako dokumentazioa elkarte horretako idazkariak aurkeztu du. Hori guztia aintzat hartuta, ebazpen hau ematen da, honako aurrekari hauetan oinarrituta:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2017ko martxoaren 16an, zenbait agiri aurkeztu dira, eta, haien bidez, eskatzen da aipatu elkarte sindikalaren estatutu-aldaketari eta estatutuei buruzko dokumentazioa gordailutzea.

Bigarrena.– Aurkeztutako agiriak bat datoz Sindikatuen eta Enpresa Erakundeen Estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuarekin, eta aurkeztutako agirien artean, hauek daude: gordailutze-eskabidea; estatutuak aldatzeko erabakia hartu duen batzar orokorraren akta; estatutu aldatuak eta sinatzaileen identitatea egiaztatzeko agiriak.

Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoa da haren jarduketa-eremua, estatutuen 2. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Egitate horiei zuzenbideko honako oinarri hauek aplikatu behar zaizkie:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dira eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen. Bada, dekretu horretako 16. artikuluan, Lan eta Justizia Saila sortzen da, zeinari esleitzen baitzaizkio, besteak beste, lan-harremanei dagokienez lan-legeriako exekuzio-arloak eta -funtzioak. Horrez gain, xedapen iragankorretatik lehenengoan zera ezartzen da: harik eta erregelamendu organikoak –azken xedapenetatik lehenengoa– onartu arte, indarrean izango dira Jaurlaritzako sailen egitura eta funtzioak zehazten dituzten arauak, aplikatzekoa delarik apirilaren 9ko 191/2013 Dekretuko 11.m) artikulua, zeinarekin organo honi ematen baitzaio honako eskumena: Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuko erakunde sindikalen eta enpresa-erakundeen estatutuen gordailuari dagokion bulego publikoa zuzentzea. Azken dekretu horren bitartez, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen da.

Bigarrena.– Administrazio-prozedura honetan aplikagarri den funtsezko araudia Askatasun Sindikalari buruzko abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoan eta Sindikatuen eta Enpresa Erakundeen Estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan jasota dago.

Hirugarrena.– Gordailutzeko aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, zuzenbidezkoa dela egiaztatu da, eta, horrenbestez, bidezkoa da gordailutzeko onartzea aipatu sindikatu-elkartearen estatutuak aldatzeko erabakiari dagokion dokumentazioa eta estatutu aldatuak, eta egitate horren publizitatea egitea.

Aipaturiko oinarriak eta oro har aplikatzekoak diren xedapenak aztertu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Sindicato Independiente Vasco de Enseñanza / Euskal Sindikatu Irakaskuntzarako Eskukoa (SIVE-ESIE) elkartearen estatutuak aldatzeko erabakiaren ziurtagiria eta aldatutako estatutuak eurak gordailatu daitezen agintzea.

Bigarrena.– Agintzea gordailutze hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, Sindikatuen eta Enpresa Erakundeen Estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 13. artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

Hirugarrena.– Ebazpen honek eman den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Laugarrena.– Interesdunek aztertu ahalko dituzte gordailututako agiriak, eta haien kopia eskatu, bai eta aurkaratu ere Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salaren aurrean, hala ezarrita baitago urriaren 10eko 36/2011 Legean (2011ko urriaren 11ko BOE).

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 31.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.


Azterketa dokumentala