Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

77. zk., 2017ko apirilaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2050

EBAZPENA, 2017ko martxoaren 30ekoa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, Lekeitioko portuan profesional ez diren aisia ontziak amarratzeko aldi baterako baimena ematen duena.

Lehena.– Garraio Azpiegituren zuzendariaren 2016ko urriaren 1eko Ebazpenaren bitartez, Lekeitioko portuan profesional ez diren aisia-ontzien titularrei lotuneak erabiltzeko aldi baterako baimenak emateko dei publikoa iragarri zen.

Bigarrena.– Ebazpenaren aurrekarietan adierazten da, baimen horiek emateko prozedura jasota dagoela Garraio eta Herri Lan sailburuaren 2004ko apirilaren 20ko Aginduan. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoaren portuetan eta portu-instalazioetan profesional ez diren aisia-ontzien titularrei lotuneak erabiltzeko aldi baterako baimenak emateko prozedura arautzen da.

Hirugarrena.– Garraio eta Herri Lan sailburuaren 2004ko apirilaren 20ko Aginduko 9.1 artikuluak ezartzen duenaren arabera, Portu eta Itsas Gaietako zuzendariak (egun, Garraio Azpiegituren zuzendaria) lotuneak esleitzeko ebazpen arrazoitu bat emango du, aurreko artikuluko irizpideetan oinarrituta. Ebazpen horrek, kasuaren arabera, erabaki hauetako bat jasoko du:

a) Eskatutako baimena ematea.

b) Eskatutako baimena ukatzea, baldin eta eskatzaileak ezarri zaizkion baldintzak betetzen ez baditu.

c) Baimena eskatu duenak hura eskuratzeko eskakizun guztiak bete arren, hari emateko moduko lotunerik libre ez dagoenean, eskaera dagokion itxarote-zerrendan sartzea, hurrenkera zenbakia zehaztuta.

Laugarrena.– Garraio eta Herri Lan sailburuaren 2004ko apirilaren 20ko Aginduaren 10.4 artikuluan honako hau dio: «itxarote-zerrenda beti irekita izango da, harik eta deialdi berria egin arte, eta eskaera berriak noiznahi onartu ahal izango dira. Eskaera horiekin batera Agindu honen 4.2 artikuluan eskaturiko agiriak aurkeztu beharko dira, eta horiei ere lotuneak esleitzeko garaian 8.b) artikuluan aurreikusitakoak aplikatuko zaizkie. Eskaera berriak ere Portu eta Itsas Gaietako zuzendariaren ebazpenaren bidez sartuko dira itxarote-zerrendan» (egun, Garraio Azpiegituren zuzendaria).

Bosgarrena.– Garraio eta Herri Lan sailburuaren 2004ko apirilaren 20ko Aginduaren 9.4 artikuluan adierazitakoaren arabera, «Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren beste portu edo portu-instalazio batean ontzi berarentzat lehendik ere lotunea erabiltzeko baimena duenari ez zaio lotunerik esleituko, salbu eta, deialdi jakin horretan eskainitako lotuneen kopurua eskatzaileena baino handiagoa bada».

Seigarrena.– Portu-jardueren erregelamenduak, urriaren 21eko 236/1986 Dekretuaren bidez onartuak, 3. artikuluan oraingo Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari ematen dio portu-zerbitzuen antolaketa, kudeaketa eta kontrola egiteko eskumena, azken finean, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenekoak diren portuetan eta portu-instalazioetan garatzen diren jarduera guztiak.

Aurretik esandakoarekin bat etorriz, ikusita portuko lurralde zerbitzuak egindako proposamena, eta Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretuaren 6.e) eta 14.1.m) artikuluek Zuzendaritza honi ematen dizkioten ahalmenak baliatuta, (indarrean dagoena Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu, aldatu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen azaroaren 26ko Lehendakariaren 24/2016 Dekretuaren lehenengo xedapen iragankorraren arabera), honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskineko zerrendan jasota dauden eskatzaileei amarraleku esleipenak onartzea, III. eranskineko baldintzen arabera.

Bigarrena.– Ezeztatzea aisia ontzia amarratzeko aldi baterako baimena II Eranskinean dauden eskatzaileei.

Hirugarrena.– Hamar eguneko epea ematea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren titulartasuneko instalazio edo portuetan deialdi honetako amarratzeko puntuak itsasontzi berbererako erabiltzeko baimena lortu duten esleipendunei, hain zuzen ere agindutako epean Garraio Azpiegituren Zuzendaritzari jakinarazi diezaioten amarratzeko baimena duten puntuetatik zeini egiten dioten uko.

Laugarrena.– Ebazpen honek ez dio bukaera ematen administrazio-bideari, eta, bere aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Garraioetako sailburuordearen edo ebazpena eman duenaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 30a.

Garraio Azpiegituren zuzendaria,

MIKEL GURUTZEAGA ZUBILLAGA.

I. ERANSKINA
AMARRALEKUEN ESLEIPENAK LEKEITION
(Ikus .PDF)

II. ERANSKINA
LEKEITIOKO PORTUAN UKATUTAKO AMARRALEKU ESKAERAK
(Ikus .PDF)

III. ERANSKINA
BALDINTZAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala