Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

77. zk., 2017ko apirilaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
2049

EBAZPENA, 2017ko apirilaren 10ekoa, Segurtasuneko sailburuordearena eta Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez deialdia egiten den Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordeta dauden Ertzaintzako Ikuskapen eta Oinarrizko eskaletako zenbait lanpostu, izendapen askeko sistemaren bidez, behin betiko betetzeko prozedurarako (C137) eta zerbitzu-eginkizunak esleitzeko prozedurarako (C138).

2017ko martxoaren 30eko Aginduak, Segurtasuneko sailburuarenak, Ertzaintzaren lanpostu-zerrenda aldatzen du (apirilaren 7ko EHAA, 69. zk.), Ortzimuga 2016 delako plan estrategikoak ezarritako gidalerroei jarraitzeko. Izendapen askearen bidez betetzekoak diren zenbait lanpostu sortu direnez eta hornikuntza sistema berbera duten beste lanpostu batzuk hutsik geratu direnez, nahitaezkoa da behin betiko atxikipenaz betetzea lanpostu horiek eta, subsidiarioki, zerbitzu-eginkizunetan, Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 72. artikuluaren arabera.

Segurtasun Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko apirilaren 9ko 194/2013 Dekretuaren 13.2.d) eta 9. artikuluek Segurtasuneko sailburuordeari eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari, hurrenez hurren, emandako eskumenen babesean, eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak goragokoak eskumenak bereganatzeari buruz emandako 2017ko apirilaren 7ko Ebazpena betearaziz, honako hau

EBAZTEN DUGU:

Lehenengoa.– Onartzea eta argitaratzea, Ertzaintzaren egituraren barruan, Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako zenbait lanpostu, izendapen askearen sistemaren bidez, behin betiko betetzeko deialdia, baita ondoren zerbitzu-eginkizunetan esleitzekoa ere, 1. eranskinean jasota dauden oinarriak aintzat hartuta.

Bigarrena.– 1.– Deialdi honen bidez behin betiko beteko diren lanpostuak 2. eranskinean jasota daude, baita hornituko diren zuzkiduren kopurua ere.

2.– Deialdi honen bidez zerbitzu-eginkizunetan beteko diren lanpostuak 2. eranskinean jasota daude, baita hornituko diren zuzkiduren kopurua ere.

Hirugarrena.– 1.– Prozedura honetan ematen diren egintza eta xedapen guztiak Gurenet atarian argitaratuko dira, hurrengo atalean eta deialdiaren oinarrietan ezarritakoari kalterik egin gabe.

2.– Segurtasuneko sailburuordearen eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen baterako ebazpenaren bidez, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratuko da, behin betiko atxikipenak eta zerbitzu-eginkizunak ebazten dituen ebazpena Gurenet atarian noiz jarriko den jakitera emateko. Iragarki hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den egunak mugatuko du zein izango den balizko inpugnazioak edo errekurtsoak jartzeko epeak zenbatzen hasteko eguna.

Laugarrena.– 1.– Prozedura kudeatzerakoan, hautapen-prozedura honetako izangaiak lan-zenbakiaren bidez identifikatuko dira eta datu pertsonalen tratamendua egingo da Segurtasun Sailaren Giza Baliabideen Zuzendaritzako Langileen Kudeaketa Integratuko fitxategiaren bidez. Datu pertsonalak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien aurka egiteko eskubideak gauzatzeko, idazki bat zuzendu beharko zaio Segurtasun Saileko Giza Baliabideen Zuzendaritzari, zeinaren egoitza nagusia Erandion (Bizkaia) baitago (Larrauri Mendotxe bidea 18, 48950 Erandio, Bizkaia).

2.– Prozedura honetatik ondorioztatzen diren datu guztiak aipatutako fitxategian sartuko dira, hautapen-prozedura honetan aplikatu behar den araudian aurreikusitakoa betetzeko.

Bosgarrena.– Ebazpen honetan araututa ez dagoen orori Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea aplikagarri izango zaio.

Seigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraz, horren aurka eta eranskinen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko diote Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 10a.

Segurtasuneko sailburuordea,

JESÚS MARÍA ZUBIAGA NIEVA.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

ANA AGUIRRE ZURUTUZA.

1. ERANSKINA
DEIALDIAREN OINARRIAK

Lehenengoa.– Zenbait lanpostu behin betiko betetzeko prozeduran parte hartzeko baldintzak.

1.– Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute eskatutako baldintza orokorrak eta, 2. eranskinean eskainitako lanpostuetan aritze aldera, lanpostuen zerrendan ezarrita dauden eskakizunak betetzen dituzten Ertzaintzako karrerako funtzionario guztiek. Horrez gain, hauetako egoeraren batean egon beharko dute: jarduneko zerbitzuan, zerbitzu berezietan, seme-alabak edo senideak zaintzeko eszedentzian eta Euskal Herriko Poliziari buruzko Legearen 82. artikuluan aurreikusitako eszedentzian. Halaber, parte hartu ahal izango dute lege horren 89.2 artikuluan aurreikusitako eran jarduneko zerbitzu egoerara itzultzen diren funtzionarioek.

2.– Bestetik, deialdi honetan aurreikusitako prozeduraren bitartez jarduneko zerbitzura itzuliz hauek ere parte ahal izango dute: nahitaezko eszedentzia egoeran daudenak edo beste herri-administrazio batzuetan zerbitzuan direnak, Euskal Herriko Poliziari buruzko Legearen 63. artikuluan xedatutakoaren arabera birgaitutakoak, sei hilabetetik gorako etendura-egoeran daudenak eta gainerako borondatezko eszedentziadunak, baldin eta egoera horietarako ezarritako iraute-denbora bete badute.

3.– Hurrengo hauek ezin izango dute parte hartu deialdi honetan:

a) Hutsegite larria edo oso larria egin izanagatik eginkizunen etendura irmoaren administrazio-egoeran daudenak, betiere egoera horretan iraun bitartean.

b) Lekualdatzeko zehapena izan dutenak, Euskal Herriko Polizia Kidegoen Diziplina Erregimenaren Erregelamenduaren 15. artikuluan jasotakoari jarraituz.

c) Interes partikularrengatiko borondatezko eszedentzia egoeran daudenak, baldin eta egoera horretan indarreko araudian eskatzen den gutxieneko denbora eman ez badute.

4.– Ezingo dute parte hartu deialdi honetan eta espezialitatearen betekizunik gabeko lanpostuak eskatu beharko dituzte dena delako lanposturako eskatzen denaz bestelako espezialitate jakin batekoak direla-eta lanpostuan gutxieneko aldi batez egon beharra duten eta aldi hori lanpostuan egin ez duten Ertzaintzako karrerako funtzionarioek. Nolanahi ere, salbuespena izango da organo eskudunak uko egitea onartu izana.

Lanpostuan gutxienez egin beharreko aldi hori betetze-ondorioetarako, dagokion espezialitateko lanpostuetan zeinahi atxikipen-araubidetan lanean eman diren aldiak hartuko dira kontuan, betiere, funtzionarioak espezialitate hori egiaztatu duenetik aurrera, Ertzaintzaren lanpostuen zerrenda onartzen duen Segurtasuneko sailburuaren 2015eko martxoaren 12ko Aginduaren 6. artikuluarekin bat etorriz.

Bigarrena.– Zerbitzu-eginkizunetarako prozeduran parte hartzeko baldintzak.

1.– Euskal Herriko Poliziari buruzko Legearen 72. artikuluaren 1. eta 5. ataletan xedatutakoaren arabera, deialdi honetan parte hartu ahal izango dute jarduneko zerbitzuko administrazio-egoeran dauden eta Ertzaintzako Ikuskapen Eskalako ofizialondoko kategoriakoak edo Oinarrizko Eskalako agente edo agente lehenaren kategoriakoak diren Ertzaintzako karrerako funtzionario guztiek; baldin eta, eskatzen diren gainerako baldintza orokorrak eta, 2. eranskinean eskainitako lanpostuetan aritze aldera, lanpostuen zerrendan ezarrita dauden eskakizunak betetzen badituzte.

2.– Ikerketa kriminaleko ikastaroaren espezialitatea izateko baldintza duten lanpostuetan, ikastaro hori egiaztatzen ez duten langileek parte hartu ahal izango dute, baldin eta beste baldintza guztiak betetzen badituzte, Euskal Herriko Polizia Kidegoetako funtzionarioen lanpostuak hornitzeko abenduaren 22ko 388/1998 Dekretuaren zazpigarren bis xedapen gehigarria betez.

3.– Ezingo dute parte hartu deialdi honetan dena delako lanposturako eskatzen denaz bestelako espezialitate jakin batekoak direla-eta lanpostuan gutxieneko aldi batez egon beharra duten eta aldi hori lanpostuan egin ez duten Ertzaintzako karrerako funtzionarioek. Nolanahi ere, salbuespena izango da organo eskudunak uko egitea onartu izana.

Lanpostuan gutxienez egin beharreko aldi hori betetze-ondorioetarako, dagokion espezialitateko lanpostuetan zeinahi atxikipen-araubidetan lanean eman diren aldiak hartuko dira kontuan, betiere, funtzionarioak espezialitate hori egiaztatu duenetik aurrera, Ertzaintzaren lanpostuen zerrenda onartzen duen Segurtasuneko sailburuaren 2015eko martxoaren 12ko Aginduaren 6. artikuluarekin bat etorriz.

Hirugarrena.– Eskaerak aurkezteko epea.

1.– Prozedura hauetan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea hamabost (15) lanegunekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe horretan ez dira kontuan hartuko larunbatak, igandeak eta jaiegunak.

2.– Deialdi honetan parte hartzea eskatzeko, 3. eranskin gisa honekin batera doan eskabide-orri normalizatuaren eredua erabiliko da. Bertan behin betiko izaeraz eta/edo zerbitzu-eginkizunetan hornitzekoak diren lanpostuak zehaztuko dira eta; bi kasuetarako, lanpostu bat baino gehiago izanez gero, baita lanpostu horien lehentasun-hurrenkera ere.

3.– Eskaerak aurkezteko epea igarotakoan, egindako eskariak lotesleak izango dira eskatzaileentzat.

4.– Administrazioak parte hartzeko eskakizunak betetzen diren egiaztatuko du ofizioz, Giza Baliabideen Zuzendaritzak kudeatzen duen langileen datu-baseetako datuak baliatuta, baita deialdian azaltzen diren bestelako zehaztapenak ere baloratzeko erabiliko da, hala badagokio. Erreferentziatzat hartuko den data eskaerak aurkezteko azken eguna izango da.

Laugarrena.– Izendapen askeko sistemaren bidez lanpostuak behin betiko betetzeko prozedura.

1.– Euskal Herriko Polizia Kidegoetako Funtzionarioen Lanpostuen Hornidurari buruzko Araudiaren 19. artikuluan xedatutakoarekin bat etorrita, norbait izendatzeko, hornituko den lanpostua atxikita dagoen administrazio-unitatearen edo -organoaren titularrak aldez aurretik txostena eman beharko du. Txostenean, prozeduran onartuetatik bere ustez egokiena dena proposatuko du, edo bestela deialdia hutsik geratu dela adieraziko du.

2.– Egokitasun-txostena ematerakoan honako alderdi hauek gutxienez kontuan hartuko dira: hautagaiak prozeduran parte hartzeko betekizunak betetzea, lortu nahi den lanpostuko betekizunak betetzea, kategoria-igoeren eta lanpostuetako jardueren historiala, izandako azken destinoa eta konfiantzaren osagaia.

3.– Egokitasun-txostena hamabost lanegunen buruan emango da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik aurrera.

Bosgarrena.– Zenbait lanpostu behin betiko betetzeko prozedura ebaztea.

1.– Behin betiko atxikipenaz izendapen askeko sistemaren bidez hornitu beharreko lanpostuak Segurtasuneko sailburuordearen ebazpen bidez adjudikatuko dira, eta adjudikaziodunei banaka jakinaraziko zaie. Ebazpen hori prozedura honetan ezarritakoarekin bat etorriz argitaratuko da.

2.– Izendapena egiteko ebazpena arrazoituko da, hautatutako izangaiak deialdian eskatutako baldintzak eta gainerako zehaztapenak betetzen dituen eta izendapena egiteko eskumena aipatuz. Nolanahi ere, emandako ebazpenaren funtsa izango da beharrezko prozedura betetzea.

3.– Behin betiko atxikipenek Segurtasuneko sailburuordearen bidez zehaztutako egunetik aurrera ondorioak izango dituzte.

4.– Behin betiko adjudikazioak borondatezkoak dira eta ez dute lantokia aldatzearen ondoriozko kalte-ordainik sorraraziko.

Seigarrena.– Izendapen askeko sistemaren bidez behin betiko betetako lanpostua uztea.

1.– Izendapen askeko sistemaren bidez behin betiko atxikipenaz lanpostu baten adjudikaziodun diren funtzionarioak nahi denean lanpostutik kendu ahalko dira, Euskal Herriko Poliziari buruzko Legearen 70.6 artikuluan xedatutakoaren arabera.

2.– Izendapen askeko lanpostutik bazter utzitako funtzionarioak behin-behinean atxikiko zaizkio, ondorioak lanpostua utzi zuten hurrengo egunetik izanda, udalerri berean beren eskalako eta kategoriako beste lanpostu huts bati. Holakorik ezean, atxikipena kategoria horretan Ertzaintzan dagoen lanpostu hutsen batean egingo da, Euskal Herriko Polizia Kidegoetako Funtzionarioen Lanpostuen Hornidurari buruzko Araudia onartu zuen abenduaren 22ko 388/1998 Dekretuaren 24. artikuluaren 5. zenbakian ezarritakoaren kalterik gabe.

Zazpigarrena.– Zerbitzu-eginkizunen esleipena.

1.– Deialdi honen xede diren lanpostuen behin betiko hornikuntza Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen ebazpen bidez ebatzi ondoren, zerbitzu-eginkizunak esleituko dira aurkeztutako eskabideak kontuan izanik; baina, horretarako, nahitaezkoa izango da lanpostu hori atxikita dagoen administrazio-unitatearen edo -organoaren titularraren aldez aurreko txostena. Txostenean, izangaien artean bere ustez egokiena dena proposatuko du, edo bestela deialdia hutsik geratzea proposatuko du.

2.– Euskal Herriko Poliziari buruzko Legearen 72. artikuluaren 1. eta 5. zenbakien arabera, posible izango da zerbitzu-eginkizunak ematea eskala bereko aurreko kategoriakoak diren langileei edo aurreko eskalako kategorietakoak direnei, betiere lanpostu horretarako onartuen artean zerbitzu-eginkizun bat esleitu ez zaien eta kategoria horretakoak diren langileak ez badaude.

3.– Euskal Herriko Polizia Kidegoetako funtzionarioen lanpostuak hornitzeko Araudia onartzen duen abenduaren 22ko 388/1998 Dekretuaren zazpigarren bis xedapen gehigarriaren arabera, zerbitzu-eginkizunak esleitu ahal izango zaizkie espezialitatea egiaztatuta ez duten funtzionarioei, baldin eta beste baldintza guztiak betetzen badituzte, lanpostu horretarako onartuen artean zerbitzu-eginkizun bat esleitu ez zaien eta espezialitate hori daukaten langileak ez badaude.

4.– Txostena hamabost egun naturaleko epean emango da.

5.– Zerbitzu-eginkizunaren adjudikaziodun suertatzen den funtzionarioari behin betiko atxikita dagoen lanpostua gordeko zaio.

6.– Zerbitzu-eginkizunaren adjudikaziodunak bere kategoriako ordainsariak jasoko ditu, baita betetzen duen lanpostuari dagozkion osagarriak ere.

7.– Zerbitzu-eginkizun hauek borondatezkoak dira eta esleipenak ez du zerbitzuaren ondoriozko kalte-ordainik sorraraziko, lanpostuz aldatzeagatik.

8.– Zerbitzu-eginkizunak nahierara ezeztatu ahal izango ditu horiek ematen dituen organoak berak edozein unetan, Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 72.6 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Zortzigarrena.– Deialdia ebazteko epea.

Deialdi hau ebazteko epea hilabetekoa izango da, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, baina epe hori luzatu ahal da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Bederatzigarrena.– Lanpostuaz jabetzea.

Deialdi honen bidez behin betiko eta zerbitzu-eginkizunetan hornituko diren destinoez jabetzea deialdia ebatziko duen ebazpen bidez arautuko da, eta ez du ez baimenik ez lizentziarik sorraraziko

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala