Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

77. zk., 2017ko apirilaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2046

76/2017 DEKRETUA, apirilaren 11koa, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailaren Estatistikarako Organo Espezifikoa sortzeko eta haren antolaketa eta funtzionamendua zehazteko Dekretua aldatzen duena.

Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituenak eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituenak, –aurrerantzean, 24/2016 Dekretua–, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren arloen eta egitekoen zerrendan Gazteria arloa gehitu du, eta, horrekin batera, lan-arloko legeria betearazteari lotutako egitekoak ezabatu ditu honako esparru hauetan: lan-harremanak; ekonomia soziala; enpresaren gizarte-erantzukizuna; Gizarte Segurantza; etxebizitza eta etxebizitzari atxikitako lurzorua eta urbanizazioa; arkitektura, eraikingintza, jasangarritasuna eta eraikuntzen kalitatea eta irisgarritasunaren sustapena.

Bestalde, 75/2017 Dekretuak, apirilaren 11koak, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duenak, bigarren xedapen iragankorrean berariaz jasotzen du Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren Estatistikarako Organo Espezifikoak, abenduaren 30eko 472/2013 Dekretuak sortutakoak, bere gain hartuko dituela Gazteria arloko egitekoak, harik eta Estatistikarako Organo Espezifikoaren erregulazioa Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren eskumen-esparrura egokitzen den arte.

Izan ere, aipatutako dekretuak onartu eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorraren egitura organikoa eta funtzionala ezarri ondoren, derrigorrez aldatu behar da abenduaren 30eko 472/2013 Dekretua, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren Estatistikarako Organo Espezifikoa sortzekoa, eskumen-esparru berrira egokitze aldera.

Horrenbestez, honako dekretu honen helburua hauxe da: Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren Estatistikarako Organo Espezifikoaren jardun-arloak gaur egun Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailari dagozkion arlo eta egitekoetara egokitzea. Horretarako, 2. artikulua eta bigarren xedapen gehigarria aldatu behar dira; hori guztia honako hauek mugatutako lege-esparruan: apirilaren 23ko 4/1986 Legeak, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoak, eta ekainaren 22ko 93 Dekretuak, Jaurlaritzako sailen estatistika-organo espezifikoak arautzen dituenak.

Era berean, dekretua izapidetzeko, lehenik eta behin, 180/1993 Dekretuan xedatutakoarekin bat eginez, Euskal Estatistika Batzordeari kontsulta egin zaio, eta, gero, abenduaren 22ko 8/2003 Legean, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurarenean, ezarritakoari jarraitu zaio.

Horrekin bat eginez, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak hala proposatuta, Euskal Estatistika Batzordearen txostena egin eta Gobernu Kontseiluak 2017ko apirilaren 11ko osoko bilkuran txosten hori onartzea erabaki ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Dekretuko 3.2. artikulua berridatzi da:

«2.– Aurreko atalean adierazitakoari dagokionez, honako hauek dira Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren Estatistikarako Organo Espezifikoaren jardun-arloak:

a) Enplegu-politikak, lan-gizarteratzeari eta pobrezia prebenitzeari buruzkoak.

b) Gazteak.

c) Gizarte-zerbitzuak, familia, haurtzaroa eta komunitate garapena, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko immigrazio-politikak barne.»

Bigarren artikulua.– Dekretuko bigarren xedapen gehigarria berridatzi da:

«BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Atxiki gabeko langileen parte-hartzearekin osatutako estatistikak.

Dekretu honetako 4. artikuluan jasotako aurreikuspenek, izatekotan, honako estatistika hauetan parte hartzen duten aipatutako saileko eta haren erakundeetako langileei eragiten diete:

a) Diru-sarrerak bermatzeko errentak, etxebizitzarako prestazio osagarriak eta gizarte-larrialdietarako laguntzek osatutako prestazio-sistemaren onuradunei buruzko urteko estatistika.

b) Euskadiko gazteak.

c) Gazteen egoera.»

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau indarrean jarriko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 11a.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.


Azterketa dokumentala