Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2017ko apirilaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
1909

IRAGARKIA, Honen bidez, Euskal Estatistika Erakundeak (EUSTATek) jakinarazten du estatistika-eragiketei dagozkien emaitzak badaudela.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 17. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, iragarki honen bidez jakinarazten da honako estatistika-eragiketa hauei dagozkien emaitzak badaudela:

– Ezkontza-hausteen estatistika 2014. urtea.

– Euskal AEko energia-datuak. 2015. urtea.

– Heriotzen estatistika (HERE) 2016ko 3. hiruh.

– Eraikuntzaren eta etxebizitzen estatistika (EEEE) 2016ko 4. hiruh.

– Industri produkzioaren indizea (IPI) 2017/ urtarrila.

– Euskal AEko fundazio sektorea eta onura publikoko elkartegintza – 2014.

– Eskola-jardueraren estatistika 2015/2016.

– Berotegi-efektuko gasen inbentarioa. 2015. urtea.

– Norberaren ongizate-inkesta NOI 2016. urtea.

– E-administrazioaren barometroa 2015. urtea.

– Inkesta Soziolinguistikoa. 2016 urtea.

– Pobreziaren eta gizarte-ezberdintasunen inkesta. 2016. urtea.

– Eraikuntzaren koiunturaren indizea (EKI) 2016ko 4. hiruh

– Ur-masen kalitatearen estatistika. 2015. urtea.

– Berrikuntzaren inkesta. Eskualdeak- 2015. urtea.

– Salgaiak errepidez garraiatzearen estatistika. 2016. urtea.

– Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta (ETH) 2017/otsaila.

– Industria-prezioen indizea (IPRI) 2017/otsaila.

– Kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak-BUI 2016ko 4. Hiruh.

– Eraikuntzako kostuen indizea (EEKI) 2017/otsaila.

– Emakumeak landa-ingurunean. 2016. urtea.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 31.

Euskal Estatistika Erakundeko (Eustat) zuzendaria,

JOSU MIRENA IRADI ARRIETA.


Azterketa dokumentala