Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2017ko apirilaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1907

IRAGARKIA,doping-kontrolak egiteko zerbitzua kontratatzeko lizitazio prozedura irekiari buruzkoa (Espedientea: K-08/2017).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espediente zenbakia: K-08/2017.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan adierazitakoa, baldintza teknikoen pleguan ezarritakoaren arabera.

b) Loteak: ez dago.

c) Gauzatzeko tokia: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea: administrazio-klausula zehatzen karatulan adierazitakoaren arabera.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: arruntak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen-era: balorazioa egiteko irizpide bakarra.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Kontratu osoaren gehienezko aurrekontua, 220.341,00 eurokoa da, BEZa barne, karatulan xehatutako moduan.

5.– Bermeak.

Behin-behineko bermea: ez dago.

Behin betiko bermea: kontratuaren lizitazio-zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Gazteria eta Kiroletako Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1. Lakua «O» eraikina, 3. solairua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 95 07.

e) Web orria: www.contratacion.info

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: eskaintzak aurkezteko epea amaitu aurreko eguna.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: ez da eskatzen.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa edo profesionala: administrazio-klausula zehatzen agiriaren dagokion atalean adierazitakoaren arabera.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko apirilaren 27a, 10:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: bi gutun-azal aurkeztuko dira («A» eta «B»), berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitako edukiarekin.

c) Aurkezteko lekua:

1.– Entitatea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Erregistroa.

2.– Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, 2. solairua.

3.– Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, eskaintza ekonomikoak irekitzen direnetik.

e) Aldaerak: ez da onartzen aldaera edo bestelako aukerarik.

9.– Eskaintzak irekitzea.

Automatikoki formulak aplikatuz baloratzen diren irizpidea, gutun-azalak irekitzea:

a) Entitatea: Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, 2. solairua.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2017ko maiatzaren 8a.

e) Ordua: 10:00etan.

10.– Iragarki-gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

11.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.contratacion.info

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 30a.

Zerbitzu zuzendaria,

CARMELO ARCELUS MUGICA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana