Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2017ko apirilaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1906

IRAGARKIA, Creadis 3 smart creative districts / sormen barruti adimentsuak Europako proiektuaren idazkaritza teknikoaren eta aholkularitza metodologikoaren zereginak gauzatzeko laguntza teknikoa kontratatzeko lizitazio-prozedura irekiari buruzkoa (Espedientea: K-07/2017).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espediente zenbakia: K-07/2017.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan adierazitakoa, baldintza teknikoen pleguan ezarritakoaren arabera.

b) Loteak: 2 lote, administrazio-klausula zehatzen karatulan adierazitakoaren arabera.

c) Gauzatzeko tokia: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea: administrazio-klausula zehatzen karatulan adierazitakoaren arabera.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: arruntak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen-era: balorazioa egiteko hainbat irizpide daude.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Kontratu osoaren gehieneko aurrekontua 199.050,00 eurokoa da, BEZa barne, karatulan xehatutako moduan.

5.– Bermeak.

Behin-behineko bermea: ez dago.

Behin betiko bermea: kontratuaren esleipen-zenbatekoaren % 5, BEZa kanpo.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Kultura Sustatzeko Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1. Lakua «O» eraikina, 3. solairua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 68 46.

e) Web orria: www.contratacion.info

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: eskaintzak aurkezteko epea amaitu aurreko eguna.

7.– Kontratistaren berariazko betekizunak.

a) Sailkapena: ez da eskatzen.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa edo profesionala: administrazio-klausula zehatzen agiriaren dagokion atalean adierazitakoaren arabera.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko apirilaren 27a, 10:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutun-azal aurkeztuko dira («A», «B» eta «C»), administrazio-klausula zehatzen pleguan adierazitako edukiarekin.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Erregistroa.

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, 2. solairua.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dion epea: bi hilabete, eskaintza ekonomikoak irekitzen direnetik.

e) Aldaerak: ez da onartzen aldaera edo bestelako aukerarik.

9.– Eskaintzak irekitzea.

1) Eskaintza teknikoen gutun-azalak irekitzea. Balio-judizioen bidez aplikatzekoak diren irizpideak:

a) Entitatea: Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, 2. solairua.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2017ko maiatzaren 8a.

e) Ordua: 10:00etan.

2) Eskaintza ekonomikoak irekitzea. Automatikoki formulak aplikatuz baloratzen diren irizpideen gutun-azalak irekitzea:

a) Entitatea: Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, 2. solairua.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2017ko maiatzaren 15a.

e) Ordua: 10:00etan.

10.– Bestelako argibideak.

Eskaintzak baloratzeko hainbat irizpide daude lote bakoitzeko; administrazio-baldintza zehatzen pleguko karatulan adierazita daude.

11.– Iragarki-gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.contratacion.info

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 28a.

Zerbitzu zuzendaria,

CARMELO ARCELUS MÚGICA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana