Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIA, «gizarte-zerbitzuen eta gizarte-ekintzaren 2017ko estatistikaren landa-lana gauzatzea» xede duen administrazio-kontratua formalizatzeko dena (Espedientea: A-002/DEPS2017).
1.– Erakunde adjudikatzailea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila. Zerbitzu zuzendaria.
b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio-mahaia. Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.
c) Espediente-zenbakia: A-002/DEPS2017.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Xedearen deskribapena: iragarki honen idazpuruan adierazitakoa.
b) Loteak: ez.
c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.
d) Gauzatzeko epea: kontratua formalizatu eta hurrengo egunetik hasi, eta 2017ko abenduaren 31ra arte.
e) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna: 2016ko abenduaren 1eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 229. zk.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era:
a) Izapideak: arruntak.
b) Prozedura: irekia.
c) Adjudikatzeko era: zenbait esleipen-irizpide daude, SPKLTBn ezarritakoaren arabera, betiere karatula honetan eta administrazio-klausula zehatzen pleguan ezarritakoaren aurka ez badoa.
4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua. zenbateko garbia: 164.698,87 + 34.586,76 (BEZa); guztira, 199.285,63 euro.
5.– Esleipena.
a) Eguna: 2017ko martxoaren 8a.
b) Kontratista: Emaiker.
c) Nazionalitatea: espainiarra.
d) Esleipenaren zenbatekoa: 152.500,00 euro (BEZik gabe).
6.– Formalizazioa: 2017ko martxoaren 28a.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 30a.
Zerbitzu zuzendaria,
IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAECHEA.