Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2017ko apirilaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1899

EDIKTUA, gauza komun bat zatitzeko burututako 830/2016 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

EDIKTUA

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 830/2016 prozedura arrunta.

Alderdi demandatzailea: Sonia Del Rio Alaña.

Alderdi demandatua: Juan Carlos Novoa Rodriguez.

Gaia: gauza komuna zatitzea.

Judizio horretan, ebazpena eman da, eta honela dio hitzez hitz:

74/2017 EPAIA

Epailea: Ana Hernandez Garcia.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: bi mila eta hamazazpiko martxoaren hamazazpia.

Alderdi demandatzailea: Sonia Del Rio Alaña.

Abokatua: Blanca Estibaliz Parrilla Ruiz.

Prokuradorea: Patricia Lascaray Palacios.

Alderdi demandatua: Juan Carlos Novoa Rodriguez.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: kontratuak, orokorrean.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Lascaray prokuradoreak Sonia Del Rio Alaña-ren izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, Juan Carlos Novoa Rodriguez-en aurkakoa, gauza komun bat zatitzeko ekintzari buruzkoa. Ondorioz, desegintzat deklaratzen dut etxebizitza honen gainean dagoen jabekidetasun-araubidea: Vitoria-Gasteizko Las Neveras kaleko 4. zenbakiko 2.B helbidean dagoen etxebizitza, Vitoria-Gasteizko 5. zenbakiko jabetza-erregistroan inskribatua. Alderdien artean akordiorik ez badago, higiezin horren enkante publikoa egitea erabakitzen da, dituen eranskinekin batera (sotoko bigarren solairuko 162. zenbakiko garaje-plaza eta sotoko bigarren solairuko 92. zenbakiko trastelekua). Auzilariez gain, kanpoko lizitatzaileak ere onartzen dira. Higiezin hori salduta lortzen den zenbatekoa banatu egingo da, dauden jabekidetasun-kuoten proportzioan. Kuota horiek honako hauek dira: ehuneko berrogeita hamar Sonia Del Rio Alaña-ren alde, eta gainerako ehuneko berrogeita hamarra Juan Carlos Novoa Rodríguez-en alde. Horrez gain, finka horrekin lotuta alderdien artean egin behar diren zor-likidazioak ere egingo dira.

Kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot berariaz.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuta, Arabako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (0072 0000 04 0830 16). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 17a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana