Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2017ko apirilaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
1894

AGINDUA, 2017ko martxoaren 29koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez eguneratzen baita Sortzetiko Gaitzak Jaioberritan Bahetzearen Euskadiko Aholku Batzordearen osaera.

Osasuneko sailburuaren 2009ko urtarrilaren 14ko Aginduaren bidez sortu zen Sortzetiko Gaitzak Jaioberritan Bahetzearen Euskadiko Aholku Batzordea, zeinaren egitekoa baita osasun-helburuak lortzeko eta sortzetiko gaitzak jaioberritan bahetzearekin zerikusia duten estrategiak garatzeko neurriak proposatzea.

Osasuneko sailburuaren 2014-03-05eko Aginduaren bidez (2014-03-17ko EHAA) eta 2015-02-13ko Aginduaren bidez (2015-02-26ko EHAA) aldatzen da 2009-01-14ko Agindua Batzordea osatzen duten kideen kopurua eta haren banaketari dagokionez. Ondoren, Osasuneko sailburuaren 2015-03-17ko Aginduaren bidez (2015-03-31ko EHAA) eta 2016-03-11ko Aginduaren bidez (2016-03-29ko EHAA) izendatu ziren Sortzetiko Gaitzak Jaioberritan Bahetzearen Euskadiko Aholku Batzordeko kideak.

Dado el tiempo transcurrido desde su creación y como consecuencia de los mencionados cambios normativos en torno a su composición acaecidos en los años precedentes, egoki irizten zaio agindu berri bat prestatzeari Aholku Batzordeko kideen osaera nominala eguneratzeko, incluyendo ahora el nuevo nombramiento de la persona que ejerce las funciones de secretaria y ratificando los ya nombrados, con el objeto de facilitar así la referencia unificada de su composición.

Horregatik, legez esleitutako eskumenen arabera, eta aplikatzekoak diren arauak betez, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Eguneratzea Sortzetiko Gaitzak Jaioberritan Bahetzearen Euskadiko Aholku Batzordearen osaera, pertsona hauen izendapenaren bidez:

Batzordeburua:

– Alberto Pérez Legorburu jauna.

Idazkaria:

– Leire Gil Majuelo andrea, Larraitz Arriola Larrarte andrearen ordez, zeinak kide izateari uzten baitio lanez aldatzeagatik.

Batzordekideak:

a) Sortzetiko Gaixotasunak Jaioberriengan Bahetzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Programako koordinatzaileak:

– Aitziber Pérez Fernández andrea.

– Miguel Ángel Cortajarena Altuna jauna.

– Ana Aguirre Unceta-Barrenechea andrea.

– Idoia Martínez Fernández de Pinedo andrea.

b) Euskal Herriko Pediatria Elkartearen ordezkaritzan:

– Ignacio Díez López jauna.

c) Ginekologiako eta Obstetriziako Euskal Erakundearen ordezkaria:

– Mercedes Fraca Padilla andrea.

d) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzaren ordezkaritzan:

– Enrique Peiró Callizo jauna.

– Adelina Pérez Alonso andrea.

e) Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzaren ordezkaritzan:

– José Antonio Municio Martín jauna.

– Cristina Iriarte Valencia andrea.

– Mercedes Espada Sáenz-Torre andrea.

– José M.ª Arteagoitia Axpe jauna.

Bigarrena.– Osaera hau Osasuneko sailburuaren aginduaren bidez berrituko da aurrerantzean, legez izendatutako kideen izenen zerrenda jakinarazi eta gero, betiere.

Hirugarrena.– Agindu honek ematen den egunetik aurrera izango du eragina, EHAAko argitalpen-eguna zeinahi delarik ere.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 29a.

Osasuneko sailburua,

JON DARPÓN SIERRA.


Azterketa dokumentala