Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIA, Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko Zerbitzu Medikoetako zuzendariorde mediko lanpostua izendapen askearen bidez betetzeko deialdiari buruzkoa.
Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko zuzendari gerenteak deialdia egin du, Zerbitzu Medikoetako zuzendariorde mediko lanpostua izendapen askearen bidez betetzeko. Deialdiaren oinarriak eta lanpostuaren ezaugarriak web-orri honetan daude argitaratuta: www.osakidetza.euskadi.eus
Eskabideak deialdiaren oinarrietan xedatutakoari jarraikiz aurkeztu beharko dira, bertan adierazitako epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera.
Barakaldo, 2017ko martxoaren 9a.
Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko zuzendari gerentea,
SANTIAGO RABANAL RETOLAZA.