Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

61. zk., 2017ko martxoaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
1626

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren 2017ko otsailaren 14ko Ebazpena, 17.0002.48.02.01.02 (SH-132/16) errekurtsoari dagokiona.

Ezinezkoa izan da ebazpen horiek banan-banan jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren ebazpenaren bidez amaiera eman zaio adierazitako errekurtsoari; ebazpen horretan erabaki da Bigarri Comunicaciones y Aplicaciones SL eta Comfica Soluciones Integrales SL enpresek jarritako errekurtsoak ezestea eta, horrenbestez, baietsi egiten da Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Lan, Enplegu eta Gizarte Politiketako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzaren 2016ko azaroaren 2ko Ebazpena, SH-132716 zehapen-espedientekoa, zeinaren bidez Felixtel Comunicaciones SLU enpresari 8.195 euroko zehapena ezarri baitzitzaion, abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Lan-arloko Arau-hausteei eta Zehapenei buruzko Legearen testu bateginaren 12.16.b) artikuluaren gaineko arau-hauste astun bat egiteagatik, eta erantzukizun solidarioa ezarri baitzitzaien Bigarri Comunicaciones y Aplicaciones SL eta Comfica Soluciones Integrales SL enpresei.

Enpresari ohartarazten zaio ebazpen horrek administrazio-bidea amaitzen duela eta, haren aurka egiteko, bi hileko epea izango duela iragarki hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Horretaz gain, jakinarazten zaio ezen, ebazpenaren aurka egin zein ez, zehapena ordaindu beharko duela Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bitartez, Interneteko helbide honetan: http://www.euskadi.net/nireordainketa. Ordaintzeko azken eguna 2017-05-05 izango da, eta, ordaintzeko, datu hauek behar dira:

● Diru-bilketako prozeduraren kodea (BPK): 9050794.

● Erakunde igorlea: 04833001-522.

● Erreferentzia: 4816013200440.

● Identifikazioa: 050517.

● Zenbatekoa: 8.195,00 euro.

Betebehar hori konplitu ezean, premiamendu-bideari ekiteko administrazio-egintza hasiko da, zehapena kobratzeko. Hori dela-eta, premiamendu-errekargua eta atzerapen-interesak ordaindu beharko ditu enpresak, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru Bilketako Erregelamendua onartu zuen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuan ezarritako prozedura aplikatuz.

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunek jakin dezaten eta jakinarazpentzat har dezaten.

Agindu honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 17a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala