Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

61. zk., 2017ko martxoaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1625

IRAGARKIA, zeinaren bidez Segurtasuneko sailburuordearen ebazpen bat jakinarazten baita. Ebazpen horrek ezetsi egiten du REC-VIC-013-2017-IV (405X1601333-4) espedientean jarritako gora jotzeko errekurtsoa, Ertzaintzako zuzendariaren 2016ko azaroaren 15eko Ebazpenaren kontrakoa, Herritarren Segurtasuna Babesteko martxoaren 30eko 4-2015 Lege Organikoarekiko arau-hauste bati dagokionez.

Aipatutako ebazpenaren jakinarazpen pertsonala egiten saiatu arren, ez da posible izan. Hori dela-eta, iragarki hau argitaratzen da, aipatu ebazpena jakinarazteko balio dezan, Administrazio Pulbikoaren Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39-2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betezearren.

Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du, eta berorren aurka, errekurtsoa jarri ahal izango da Administrazioarekiko Auzien Bilboko Epaitegian, edota demandatzaileak non duen helbidea, hangoxeko barrutiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Aipatutako espedientearen ebazpenaren testu osoa helbide honetan eskura daiteke: Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailekoa, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 15a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EUGENIO ARTETXE PALOMAR.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala