Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

61. zk., 2017ko martxoaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1619

EDIKTUA, behin-behineko neurriak hartzeari buruzko 13/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Bergarako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa, behin-behineko neurriei buruzkoa: 13/2016.

Alderdi demandatzailea: Mariem Alien Mohamed.

Alderdi demandatua: Saleh Sulman Malainin.

Aipatutako judizioan ebazpena eman da, eta bere idazpuruak eta xedapen-zatiak ondokoa diote, hitzez hitz:

28/2017 AUTOA

Epailea: Maria Henar Cabezas Pascual.

Lekua: Bergara (Gipuzkoa).

Eguna: bi mila eta hamazazpiko martxoaren zazpia.

XEDAPENAK

Beherago zehaztu behin-behineko neurriak hartzea erabakia da. Eta neurri horiek indarrean egongo dira harik eta guraso eta seme-alabentzako neurriak arautzeko prozesuan epaia eman arte edo prozedura beste era batez amaitu arte:

1.– Amari ematen zaio XXXXX eta XXXXX seme-alaba komunen zaintza eta jagoletza; guraso-ahala, berriz, guraso biena izango da.

2.– Familiaren etxebizitzaren erabilera amari eta seme-alabei esleitzen zaie, zeren amairen esku geratzen baitira zaintza eta jagoletza.

3.– Seme-alabentzako mantenu-pentsio gisa, aitak amari 75 euro ordaindu beharko dizkio seme-alaba komun bakoitzeko, hil bakoitzaren lehenengo bost egunen barruan, amak hartarako izendatutako kontuan; zenbateko hori urtarrilaren 1ean eguneratu beharko da urtero, Estatistikako Institutu Nazionalak edo hori ordezkatzen duen erakundeak argitaratzen duen Kontsumoko Prezioen Indizearen arabera.

4.– Adingabekoen aparteko gastuak guraso biek erdibana ordaindu beharko dituzte, ticketa edo faktura aurkeztu ondoren; baina haietan ez dira sartzen: eskolako matrikula-gastuak, ezta eskolako materiala eta liburuak edo arropa, zeren gastu arruntak baitira.

5.– Ez da aitaren aldeko bisita-erregimenik ezartzearen gaineko erabakirik hartzen.

Guztia ere, prozesu-kostuak berariaz ezarri gabe.

Jakinarazi bekie ebazpen hau alderdiei, eta ohartarazi horren aurka ezin dela errekurtso arruntik jarri.

Bidal bedi ebazpen honen lekukotza auto nagusietara.

Maria del Henar Cabezas Pascual-ek, Bergarako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko ZULUPeko epaile denak, halaxe erabaki, agindu eta sinatzen du. Fede ematen dut.

Saleh Sulman Malainin demandatuaren gaur egungo egoitza edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau bulego judizialeko iragarki-oholean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea erabaki da, demandatua epatzeko eginbidea gauzatzeko.

Bergara (Gipuzkoa), 2017ko martxoaren 7a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala